Bera Bera

Select your language

Astean zeharreko kalitatezko entrenamenduen islapena izan da asteburu honetako partidua.

Pretemporadan eginiko lagunartekoan geratutako arantza hori kendu nahi genuen hasieratik

eta partiduan zehar gure benetako jokoa erakutsi.

Hasiera puntuz nahiko parekatua izan zen baina gure sentsazioa ona zen (10-14).

Bigarren zatian sentsazio horiek egi bihurtzeko helburua jarri genien neskei eta horrela izan

zen, orain arte egin ez dugun partziala egitea lortu genuen (4-30). Defentsa gogorrak izanik,

Interreko neskei gauzak zailak jarriz, baloi lapurreta asko egin genituen, erasoan ausartak

izan eta aukeraketa onak eginez saskiraketa erosoak egitea lortu genuen.

Hirugarren eta laugarren laurdenetan, Interreko neskak asko itxi ziren zona barruan,

defentsa oso itxia egin ziguten. Hasieran ez genuen asmatzen egin beharreko jokoa,

barruraka sartu nahi genuen bai edo bai jokoa ondo ulertu gabe. Baina oraingo honetan ezin

zen hori egin eta beste bide bat aurkitu behar genuen. Neskak pixkanaka hori ulertu eta

beste baliabide batzuk erabiltzen hasi ziren, barrura sartu eta baloia azkar kanpora atera

kanpoko tiro azkarrak bilatzeko, parada eta tiro, bomba…. (9-6) (10-16).

Entrenatzaileok oso pozik gaude neskek eginiko lanarekin, entrenamendutan lantzen ari

garena praktikan jartzen ari direlako. Egunerokotasunean landutako finalizazio ezberdinak

egitera ausartzen ari direlako pixkanaka eta hori ezinbestekoa da jokalari bezala garatzen

joan daitezen.

Zorionak Neskak! Orain bi aste ditugu lanean gogor jarraitzeko eta hurrengo partiduan

pausu bat gehiago emateko.

Hurrengo partidua, Manteo kiroldegian Abenduaren 14ean goizeko 10:30tan

GU GERA GERA BERA BERA

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores