Bera Bera

Select your language

Irteera zaila zeukan gaurkoan Bera Bera Albisturrek, bere zelaian garaipen erosoak lortutakoa den Eskoriatzari aurre egin behar zion eta. Hau jakinik, partidu serio bat egiteko asmoz azaldu da ekipoa Eskoriatzan, gauzak ondo egin eta, al zen neurrian, etxekoen jokoa oztopatzeko asmoarekin

Partidu hasiera ez batere erreza izan Bera Berarentzat. Etxekoek saskiratze erosoak lortzen zituen ezinean aritu den defensa baten aurka. Beste saskian aldiz, lana askorekin izan bada ere, urdinak lortu dutuzte saskirtzeko egoerak baina asmatzea lortu ez. Modu honetan, markagailua irekitzen hasi da. 13-6 lehen laurdenean

Bigarren laurdenean gauzak obetu beharrean, okerrera joan dira kanpokoentzat. Diferentziak handitu dira eta, betiko moduan lana egin arren, 20 puntu behera atsedenaldian. 33 -13. Egoerak beltza pintatzen zuen. Desesperatzea eta errenditzea  zen errezena eta jipoi galanta hartzeko arriskua nabaria zen

Aldageletatik pasa izanak asko lagundu digu. Hiru helburu markatu ditugu bigarren zatirako: 1.- inor ez da errendituko. Inoiz!! 2.- Defentsan nola obetu argitu dugu. 3.- Laurden bat gutxienez irabazi nahi degu

Esan eta egin! Bera Bera lanerako indar berrituz zelairatu da. Kokildu gabe, beldurrik gabe eta noski, amore eman gabe. Lehen helburua Beteta

Defentsa lotzea lortu du. Bazen garaia! Lehen zatian 33 puntu sartu dituen taldea, bigarrenean 15ean uztea lortu du. Bigarren helburua lortuta

Erasoan ere obetu dugu eta, lehen zatian 13 puntu sartu baditugu, bigarrenean 22 lortu dira. Honela ez laurden bat, biak irabaztea lortu da!! Hirugarren helburua ere lortuta

Ala nola, porrot berri bat jaso badegu ere, burua goian degula atera gera Eskoriatzatik. Akatsak egiten jarraitzenm dugu, baita burua galdu ere momentuz, baino arrotasuna sentitzen da jabata hauetaz gozatzeko aukera izanez. Berriz ere, ZORIONAK EKIPO!!!!!!!

MARKAGAILUA LAURDENERO: 13-6, 20-7 (33-13); 7-9 (40-22) eta 8-13 (48-35 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Marta (6), Esnal (4), Paula (2), Lur (10), Naiara (3), Nara (2), Nahia (0), Anne (1), Sara (0) eta Hanna (7)

HURRENGO PARTIDUA: Igandea, azaroak 25, 12.00tan Benta Berrin, Erroibide-Irun-en aurka

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores