Bera Bera

Select your language

Bost partidu jarraian galdu ondoren, ratxa hau hausteko aukerak izan genezakeen partidua irsten zitzaigun. Behekaldean zegoen Ostadar taldea geneukan aurrean eta garaipena lortzeko itxaropena genuen

Eguna modu ezberdinean hasi genuen. Goizean goiz geratu ginen eta elkarrekin gosaldu genuen. Eta primeran pasa genuen! Giro bikaina, farrak asko eta, berriro ere, jokalari hauek persona apartak direla baieztatzeko aukera

Paseo txiki bat emanez pabeloira iritsi ginen. Aurretik jokatzen ari zen partidu bat pixkat ikusi eta, aldageletara. Gure ordua iristen ari zen. Jokalariak prestatu, txarla txiki bat eta, kantxara

Beroketa amaitu ondoren hasi da ba partidua. Eta ez!! Lehen minututik ikusi zen ez zela gure eguna!!! Ekipoa ez dago ondo eta azken partiduetan ikusitako obekuntza ez da inondik ere azaltzen

Defentsan oso eskas, akats handiak, ulertezinak, eginez, aurkariak errebote bat bestearen ondoren hartzen zutela ikusiz, eskutatikan baloiak kentzen zizkigutela,…oso oso biguin!!

Eta erasoan oso kamutz, inondik ere abantailarik lortu ezinik, noizbenka modu bakartian batek edo besteak lortutako saskiratzeei esker biziz…

Ala eta guztiz ere, ia partidu guztian zehar markagailuan aurretik. Abantaila txikliekin baina aurretik. Zorionez etxekoentzat, Ostadarrek ere asko hutsegin zuen eta emandako erreztasunei ez zien etekin handirik atera

Partidua nola zihoan ikusita, amaiera estua izango zela nabaria zen. Eta ala izaki ere. Oraingoan txanpona gure alde erori zen eta denboraldiko bigarren garaipena dena lortu genuen

Garaipena lortzeagatik poza baina atzera pausoa emandako sentsazio gazia ere. Lehenengotaz gozatu eta bigarrena obetzeko lanean segi, ez dago besterik

Edozein modutan ere, ZORIONAK EKIPO!!! AURRERA!!!

MARKAGAILUA LAURDENERO: 13-11, 12-11 (25-22); 8-6 (33-28) eta 8-12 (41-40 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Marta (7), Esnal (13), Paula (2), Lur (8), Naiara (2), Nara (1), Nahia (4), Anne (0), Sara (0) eta Hannah (4)

HURRENGO PARTIDUA: Larunbata, azaroak 17, Eskoriatzan

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores