Bera Bera

Select your language

Hortzak estutuz izerdiarazi genituen

 

Partidu latza asteburu honetan Bera Bera Manteo taldearentzat bigarren jardunaldian. Parean Iraurgi, beti ere talde sendo eta landua. Eta horrela erakutsi zuten azpeitiarrek haien nagusitasuna hasieratik, 0-10eko partzialarekin. Mikel Urretabizkaiaren neskak partiduan sartu ziren ala ere eta pixkanaka diferentzia hau gutxituz joan ziren lehenengo laurdena amaitu baino lehen. Bigarren laurdenean ere, lan ona egin zuten. Defentsan Arantxa Sudupe gelditzea lortuz Oihane eta Loreren lan bikaina eta gainontzekoa pase marrak ondo estutuz partiduaren erritmoa igotzea lortu zuten. 
Hirugarren laurdenean etxeko taldeak partidua berdintzea lortu zuen eta azpeitiarrak hutsartearen ondoren defentsa aldaketaz baliatuz berriro ere partziala sartu zuten. Hortik aurrera naranjazkoak partiduaren bila joan nahi zuten baino denbora gainean zutela ezin izan zuten. 
Hala ere, Iraurgi talde sendoagoa izanik, estutu zituzten eta baita ondo izerdiarazi ere. Horrela izan behar du gainontzeko partiduaetan ere. 
"Hiru aste gogor datoz orain: Ordizia, Bera Bera eta Zarautz datozkigu gainera, baino gure helburuak ahaztu gabe, lanean jarraitu behar dugu" zioen entrenatzaileak partidu amaiaran. 

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores