Bera Bera

Select your language

Errendimenduzko junior mailan debuta egin du Bera Bera Albistur ekipoak Tolosan bertako Take ekipoaren aurka. Lehen urteko jokalariak izanik, zailtasun asko izango genituela bagenekien eta lehen partidua hau horren adierazle. Prorroga baten ondoren lortu da garaipena 2 puntutako abantailarekin

Lehen partidua izanik, urduritasuna, antsietatea eta gauzak azkarregi egin nahia azalduko zirela espero genuen. Baita azaldu ere. Ondorioz erasoan kaxkar eta baloia asko galduz aritu da ekipoa. Ala ere, aukerak sortu ditugu saskiratzeko baina gaurkoan normala ez den moduan huts egin dugu. Horrela ezin markagailura zelaian ematen zuen nagusitasuna igo

Eskerrak ekipoak beti erakutsi duen lanerako asmoa eta saiatzea ikusi dugun defentsan. Horri esker partiduan egon gara beti eta aurretik normalean

Lehen laurden trabatu baten ondoren, berdintasuna markagailuan (10-10). Bigarrenean Bera Bera oberena ikusi dugu. Defentsan sendo, baloiak laurtu eta kontraeraso azkarrak lortuz, 9 puntutako abantailarekin atsedenaldira (15-24). Bazirudien taldea asentatu zela baina...

Hirugarren laurdenean ez zela horrela ikusi da. Erasoan hutsegite berdinekin eta defentsan, nekearen ondorioz, zuloak utziz, abantaila galtzen jun da ekipoa, Takek ondo aprobetxatuz, markagailua 26-27 utzi duelarik azken laurdenaren faltan

Azken laurdena infarto modukoa izan da. Bera Bera ez da inoiz atzetik joan baina ezta abantaila txikiei eusteko gai izan ere. Azken segundutan, markagailua berdinduarekin, 2 TL hutsegin eta, azkenean, prorrogara. Jaurtiketa libreetan ere, oso gaizki gaurkoan, 20 jaurti eta 4 bakarrik sartu dira eta

Prorrogan berriz, gauzak gehiago okertu dira. Etxekoek lortu dute 3-0koa eta Bera Bera zeharo galduta zebilen. Baina ekipo honek, ihaz erakutsi zuen bezela, ez du "errenditu" hitza ezagutzen. Lanean jarraitu eta, horrelako momentuetan behar den suertea ere lagun izan duelarik, 0-5 partziala lortu eta, asko sufritu badu ere, garaipena etxera!!!

ZORIONAK EKIPO!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Asko dago lantzeko eta obetzeko baina horrelako jarrerakin, lortuko dugula zalantzarik ez izan

 

MARKAGAILUA LAURDENERO: 10-10, 5-14 (15-24); 11-3 (26-27), 9-8 (35-35); 3-5 (38-40)

SASKIRATZAILEAK: Marta (8, Esnal (7), Danna (0), Paula (0), Lur (11), Naiara (0), Nara (3), Nahia (4), Anne (4), Sara (0) eta Hannah (3)

HURRENGO PARTIDUA: Igandea irailak 23, Benta Berrin 12.00tan, Zarautzko Zast taldearen aurka

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores