Bera Bera

Select your language

Partidu zail bati aurre egin behar zion gaurkoan Bera Bera Albistur taldeak. Alde batetik Aldapeta ekipoari eta, bestetik, Chaminadeko kantxari, bere neurri txikia eta saski gogorrekin, berezia eta zaila egiten den kantxari.

Aldapeta talde gogorra da, jokalari beteranak eta kalitatekoak dituena, edozein ekipori zailtasunak jartzeko gai dena. Eta askoz gehiago bere etxean.

Aurrean Bera Bera, erasoan zailtasunak izango zituela jakinik zegoen taldea, eta, ondorioz, defentsan lana handia egin beharko zuela zekiena. Partidu egokia taldeak aurrera pauso bat emateko. Baina ez da horrela izan

Espero zen bezela, berehala ikusi dira erasoko arazoak. Etxekoen defentsak kanpotarren barruko jokoa anulatzea lortu du. Beraien lana gogorrari, kalitateaz gain, kasta jarri behar zitzaion, burruka. Eta hori gaurkoan, iha denok, ez dugu partidura eraman. 

Barruko jokorik gabe, kanpokoan oinarritu behar baino horrelako saski gogorrak dituen zelaian ez da erreza. Eta gure portzentaiak ere ez dira bikainak izaten...

Gauzak horrela, defentsa geratzen zitzaigun. Eta hor denetarik egon da. Momentu bikainak izan dira, konzentratuak eta zer egin behar genuen genekiela. Baino baita negargarriak ere, maila honetan barkatzen ez diren zuloak baimenduz, jarrera falta kezkagarria erakutsiz.

Aurreko guztia kontutan izanik, partidua parekatua joan dela esan behar. Abantailak txikiak baten edo bestearen alde, azkenik garaipena etxekoak lortu dutelarik.

Ia eskutan zegoen hirugarren postua sailkapenean, arriskuan jartzen da porrota honekin. Oraindik ere abantaila dugu baina ezin da asko gehiago hutsik egin

MARKAGAILUA LAURDENERO: 10-8, 11-9 (21-17); 4-10 (25-27) eta 10-6 (35-33 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Ane P (6), Maite (0), Naroa (0), Oihana (8), Ainhoa Ab (2), Ane R (3), Nora (2), Lide (2), Ainhoa G (2) eta Ainhoa Ar (8)

HURRENGO PARTIDUA: Partidurik galdu gabe lidergoan sendo dagoen Iraurgiren aurka izango da Manteon, martxoak 17an, larunbata, 20.00tan

 

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores