Bera Bera

Select your language

Garaipena berria Bera Bera Gros-ek lortutakoa. Modu honetan, 14 partidu jokatu ondoren, porrotik ezagutu gabe amaitu lehen fasea Joseanen taldeak. Txalotzeko modukoa!!

Partidua ez da erreza izan. Porrotik ezagutu gabe bukatu nahiak, azken egunetan landutako kontzeptu berriak, eta, batez ere, BB Baldak egindako partidu onak zailtasun asko jarri dizkio Groseko taldeari.

Guzti onen gainetik, lehen laurden eskas baten ondoren (12-6), atsedenaldira 32-10 emaitzarekin iritsi gera. Bazirudien etxekoek partiduari puntua hartu ziotela eta garaipena erabakita zegoela. Baina ez da horrela izan. Baldak ez du amore eman eta lanean jarraitu du. Baita Grosek baina gehiago asmatu ere zenbait momentutan. Ala nola, 3 minuturen faltan, 11 puntutara hurbildu dira (45-34). Talde laranjari ez zaio bildurrik sartu eta, modu sendo batean, 9-1eko partziala lortuz, 54-35ko markagailua lortu du amaieran

Bera Bera Grosek lehen fasea aparta burutu du. Partidu guztiak irabazi ditu eta modu bikainean konpetitu du. Orain bigarRen faseko A1ean arituko da. Multzo bakoitzeko lehen 2 taldeak arituko dira. Guztira 8 talde. Denok ere, hurrengo denboraldian "errendimenduzko" ligan burrukatzeko plazaren bila. Eta gure taldea hor ibiliko da. Edonorri lanak emanez!!!

Momentuz, berriz ere, taldea zoriontzea besterik ez da geratzen. ZORIONAK EKIPO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

MARKAGAILUA LAURDENERO: 12-6, 20-4 (32-10); 7-15 (39-25) eta 15-10 (54-35 amaieran)

SASKIRATZAILEAK:

BERA BERA GROS: Marta (10), Danna (2), Paula (0), Lucía (14), Nara (12), Noa (0), Sara (3), Anne (9) eta Lur (4)

BERA BERA BALDA: Retolaza (2), Imaz (0), Aranzabal (8), Alonso (2), Iñarra (0), Lasarte (14), Puerto (2), Vaquero (7) eta Díaz (0)

HURRENGO PARTIDUAK:

BERA BERA GROS - GOIERRI: Igandea, otsailak 4, 10.00tan Benta Berrin

BERA BERA BALDA - ARRI BKL: Larunbata, otsailak 3, 12.30tan Beasainen

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores