Bera Bera

Select your language

Bigarren itzuliko lehen partidua gaurkoa. Aurrean, lehen itzulian 17 puntuz irabazi zigun Easo. Partidu zaila aurrez ikusita.

Aberageaz ahaztu eta partidua irabazten saiatzea genuen helburu. Talde honekin ez dago asmatzerik eta, lehen laurden borobil batean, aberagea berdintzea lortu du. Defentsan sendo, abiadura handiz erasora eta saskiretzarakoan asmatuz, 10 - 27 laurden honetan

Bigarrenean ere Bera Bera nagusi izan da. Defentsa txukuna egin du baina erasoan ez du hainbeste asmatu. Ala ere, atsedenaldira abantaila oso nabarmenarekin iritsi da: 20 - 43.

Atsedenaldia ondoren jokoa dexente jeitsi da. Erlajazioa azaldu da Bera Beran eta Easok, ala ere, ezin abantailak murriztu. Gauzak horrela, 2 laurden kaskar ondoren, amaieran 30 - 58 markagailuan

Hirugarren postuan sendotzen gaituen garaipena berri bat. Aurrekoak garaipen bakarrera eta atzekoak bira. Entrenamenduetan seriotasun jarraiera handiago lortuko bagenu, maila honetan zer esana emango lukeen taldea garela zalantzarik ez dago. Baino nahi izan eta egin behar...Lortuko ote?

MARKAGAILUA LAURDENERO: 10-27, 10-16 (20-43); 5-7 (25-50) eta 5-8 (30-58 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Ane (0), Naroa (0), Oihana (8), Abad (16), Rica (7), Jone (4), Lide (2), Arnold (7) eta Irati (14)

HURRENGO PARTIDUA: Otsailak 3, larunbata, 20.00tan Manteo, Ordiziaren aurka

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores