Bera Bera

Select your language

Partidu kaxkarra atzo, larunbata, arratsaldez ikusitakoa Manteon Bera Bera Albistur eta Askatuak B taldeen artean.

Bera Bera faborito bezela agertzen zen partidura eta ondorioz erlajazio gehiegirekin kantxaratu zen. Defentsan oso bigun eta erasoan huts asko eginez, berdintasunez bukatu zen laurdena 8-7

Bigarrengoan Bera Berak defentsa pixka bat estutu zuen eta nahikoa izan zen aurkariak punturik ez lortzeko laurden osoan. Baina erasoan txispa falta zen eta saskiratzeak garesti zeudela zirudien. 12-0ko partziala eta 20-8 atsedenaldira. Aurretik bai baina ez sentsazio onekin.

Hirugarren laurdenean ikusi genuen Bera Bera izan daitekenaren irudi berdintsua. Defentsan langile eta erasoan asmatuz, 25-3ko partziala lortu zuen eta partidua erabat erabakita utzi zuen.

Azken laurdenean amaiera noiz iritsi zain jokatutako tramitea izan zen eta, azkenik, 57-21 emaitzarekin garaipen garbia poltsikora.

Modu honetan bukatzen da lehen itzulia. 10 partidutan 7 garaipen lortuz, hirugarren postuan dago Bera Bera Albistur, bigarren postuari begirik kendu gabe. Egindakoa obetzea izango da bigarren itzulirako erronka.

Momentuz, datorren aste bukaeran atsedena tokatzen zaigunez, festaz gozatzeko aukera izango dugu, danborrada eta guzti

GORA BERA BERA!! GORA DONOSTI!!

MARKAGAILUA LAURDENERO: 8-7, 12-0 (20-7); 25-3 (45-10) eta 12-11 (57-21 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Maite (8), Naroa (0), Oihana (6), Abad (2), Jone (10), Nora (2), Lide (6), Garaiko (4), Arnold (2) eta Irati (17)

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores