Bera Bera

Select your language

Hasieratik bukaeraraino kontrolpean izandako Interren aurkako partiduan garaipena garbia lortu zuen Bera Bera Albisturrek. Azken partidua Azkoitian galdu ondoren, etxekoek ez zuten beste sustorik nahi eta oso zentratuta atera ziren kantxara. Lehen minututik diferentziak zabaltzeko asmoarekin intentsitate handia erakutsi zuten, bai erasoan bai defentsan, eta lehen laurdenaren amaieran gauzak nondik joango ziren garbi geratu zen. 17-6 partziala.

Hurrengo 2 laurdenetan Bera Bera ez zen oso fin ibili erasoan. Saskiratzeak gutxitu ziren baina defentsan egindako lan onari esker, diferentziak, gutxi izan bazen ere, handitzen joan ziren. Azken laurdenaren faltan 37-20. Erabakita zirudien baina...

...eta hala izan zen. Ez zen partiduari buelta emateko aukera txikienik ere izan. Etxekoek, partidu osoa bete nahian, azken laurden polit bat egin zuten. Defentsa mantendu eta erasoan asmatuz, berriz ere 17-6ko partziala. Azkenean 54-26 emaitza eta, partidu honetan behintzat, kantxan izandako diferentzia argi geratu zen

Partidu guztian ekipoak erakutsitako jarrera eta intentsitatea ikusiz, zoriontzea besterik ez da geratzen eta, bide berdinetik jarraitu dezala eskatu

ZORIONAK EKIPO!!!

Aste honetan partidurik ez dagoela eta, ondo irabazitako atsedena izango du taldeak 10 egunetan

 

MARKAGAILUA LAURDENERO: 17-6, 12-7 (29-13); 8-7 (37-20) eta 17-6 (54-26 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Naroa (0), Oihana (0), Abad (6), Rica (6), Jone (13), Nora (0), Lide (6), Garaiko m(0), Arnold (6) eta Irati (17)

HURRENGO PARTIDUA: Abenduak 17, igandea, 16.00tan, Tecnun-en

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores