Bera Bera

Select your language

Istoria askorik gabeko partidua atzokoan Yoldin jokatutakoa liderra den Bera Bera Gros eta azken sailkatua den Askatuaken artekoa. 

Lan arazoak medio falta zen Joseanen tokian Jonmik (Eskerrikasko!!) zuzendu zuen Bera Bera Grosek lehen minututik ireki zituen diferentziak eta, aurrez ikusi zitekeen bezela, garaipen erosoa lortu zuen

Partidu honekin lehen faseko bigarren itzulia hasi zen. Hurrengo ihardunaldian bigarren sailkatua den Intxaurrondoko C.D. Internacional hartuko du etxean Bera Berak. Partidu interesgarria espero da non, garaipena lortuz gero, bigarren faseko A1ean sartzeko pausu erabakigarria emango luken Bera Berak. Groseko jokalariak joko momentu gozoan daude, konfidantza handiz eta animoz beteta partidu polit honi aurre egiteko gogoz. Benta Berrin izango da igandean 12.00tan

GOAZEN EKIPO!!!!!!!!!!!!

MARKAGAILUA LAURDENERO: 4-15, 6-19 (10-34); 2-18 (12-52) eta 2-14 (14-66 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Marta (13), Danna (10), Paula (5), Lucía (4), Nara (6), Noa (4), Sara (8), Anne (8) eta Lur (8)

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores