Bera Bera

Select your language

Larunbat arratsaldean derbi interesgarria bizitu genuen Manteon, Sixerren Bera Bera Amara eta Joseanen Bera Bera Albistur taldeen artean. Amaieran garaipen garbia azken hauentzat 36-59

Denboraldia hasi aurretik BB Albisturrek BB Amararen aurretik izango zela sailkapenean uste bazen ere, lehiaketak gauzak beste modu batean jarrita zeuzkan. Hasiera zoragarri baten ondoren, BB Amara zegoen goikaldean, 3 garaipen eta porrot bakarrarekin. BB Albistur berriz, hasiera kaxkar baten ondorioz, atzetik azaltzen zen 2 garaipen eta 2 porrotekin. Egia da azken partiduan gorakada nabaria erakutsi zuela bere jokoak. Beraz non obeto, derbi batean baino, gorakada hori baieztatzeko

Eta modu bikainean egin du. Partidu bizia izan da, intentsitate handikoa, gogorra baina kiroltasunez jokatua eta hor, BB Albistur nagusi izan da lehen minututik. Hasiera bikaina egin du, zentratuak, indartsu eta ideiak garbiekin defentsan. Erasoan berriz asmatuz bai barrutik bai kanpotik. Lehen laurdena borobila egin ondoren 6-20ko partziala eta sentsazio oso onak

Baina Sixerren taldea ez zegoen errenditzeko. Berriz ere burrukarako griña erakutsiz bigarren laurdenean gogor ekin nahi izan du. Oraingoan ordea oso talde sendoa zeukan aurrean. BB Albisturrek garaipena nahi zuen eta joko ona erakutsiz berriz ere partziala esanguratsua lortu du. 6-15 bigarren laurdenean eta atsedenaldian erabakita zirudien partidua 12-35 emaitzarekin

Bigarren zatia kaxkarragoa izan da. Markagailuak bere pisua zeukan eta eragina izan du bi taldeetan. Saskiratzeak 2 taldeen aldetik hirugarren laurdenean eta 25-48 azken laurdenaren faltan.

Azkeneko honetan diferentziak handituz joan dira 30 puntutaraino iritsi arte. Hortik aurrera etxekoentzat azken partziala eta amaieran 36-59. Oso ondo landutako garaipena Bera Bera Albisturrentzat

Bigarren porrota jarraian Bera Bera Amararentzat baina ez diela minik egingo zihur gaude. Daukaten kalitatearekin eta beti bezela burrukatuz, partidu guztietan zer esana emango dutela zalantzarik ez dago. GOAZEN EKIPO!!!!!!!!!!!

Bestalde, bigarren garaipena jarraian Bera Bera Albisturrentzat. Eta, askoz obea dena, oso sentsazio onak. Landutako kontzeptuak bereganatzen ari da ekipoa eta lehen ikusi ere egiten ez ziren egoeretan abantaila ateratzen hasia da. Taldeak erakusten duen jarrerarekin eta dagoen kalitatearekin, oso itxaropentsu egoteko arrazoiak badaude. ZORIONAK NESKAK!!!!!!!!!!!!! GOAZEN EKIPO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

 

MARKAGAILUA LAURDENERO: 6-20, 6-15 (12-35); 13-13 (25-48) eta 11-11 (36-59 amaieran)

 

SASKIRATZAILEAK:

BERA BERA AMARA: Paula (8), Ane (2), Leire (2), Katty (10), Ainhoa C (2), Cris (0), Miren A (0), Nahikari (0), Ainhoa O (10) eta Miren S (2)

BERA BERA ALBISTUR: Maite (0), Naroa (2), Oihana (2), Abad (13), Ane (7), Jone (9), Nora (4), Lide (3), Garaiko (0), Arnold (9) eta Irati (10)

 

PRÓXIMO PARTIDO: 

BERA BERA AMARA.- Zarautzen igandean 18.00tan Zasten aurka

BERA BERA ALBISTUR.- Manteon larunbatean 20.00tan Summa Aldapetaren aurka

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores