Bera Bera

Select your language

Seigarren garaipena Bera Berak lortutakoa, gaurkoan modu erosoan Atletiko gainditu ondoren adierazlea den 52-20 emaitzarekin

Bera Berak partidu kaxkarra jokatu du. Intentsitate gutxi eta erlajazioa soberan. Lehen minutuan eginak zeuden 4 saskiratze hutsegin ditu eta horrek gaur egun tontoa genuela adierazi nahi zuen. Eta ala izan da. Azken partidutan erakutsitako joko ona eta alaia gaurkoan ez da ikusi. Ala ere, nagusitasuna garbia zenez, poliki poliki abantailak handitzen joan dira eta azkenean 52-20

Datorren igandean lehen itzuliko azken partidua. Aurrez aurre Oihanaren Bera Bera taldea. Derbia beraz!!! Baldak partidu bakarra galdu du eta bigarren faserako A1ean sartzeko burrukan dabilen taldea dugu. Gaur baino obeto jokatu beharko dugu, askoz ere zentratuagoak partidu garrantzitsu hori aurrera ateratzeko

Galdera da: Ekipoa osorik egongo al da? BHSS ek norbait "eramango" al du? Konpromisoa? Gozatze pertsonala? Igandean erantzuna

MARKAGAILUA LAURDENERO: 10-4, 17-6 (27-10); 13-4 (40-14) eta 12-6 (52-20 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Marta (9), Danna (0), Paula (3), Lucia (9), Nara (6), Noa (6), Sara (6), Anne (2) eta Lur (11)

HURRENGO PARTIDUA: Azaroak 12, igandea, 10.00tan Benta Berrin, Bera Bera Balda-ren aurka

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores