Bera Bera

Select your language

Bera Bera Albisturrek garaipena goxoa lortu du Zarautzko Zast taldearen aurka jokatutako partidu gogor baten ostean modu argian 53-24

Azken partiduan ez bezela, gaurkoan Bera Bera modu egokian atera da kantxara. Intentsitatez eta gogoa handiakin ekin dio neurketari. Defentsan arazoak izan ditu lehen laurdenean kanpotarren 1x1 gelditu ahal izateko. Bestalde, erasoan, nahiko txukun hasi da. Bi taldeak elkar ezagutzeko balio izan duen laurden parekatu baten ondoren, berdinketa amaieran 11-11

Bigarren laurdenean Bera Berak defentsa askoz obeto lotu du eta, barruko jokoa dominatuz bi saskietan, etekina atera dio bere jokoari. 17-15 izateatik, 32-15ra pasa da markagailua. 15-0ko partziala eta sentsazio onak taldean

Hirugarrenean ordea "aldaketa" agertzeko arriskua azaldu da. Zarautztarrek markagailua zegoen moduan ezer galtzekorik ez eta defentsa asko gogortu dute. Gehiegi gure ustez baina epaileak baimentzen zuenez...Eskuak dantzan hasi dira eta kolpeak, bultzakadak eta kontaktu ugari ikusi dugu. Bera Berak amorrua eta ezina sentitu du eta partidutik ateratzeko arriskua izan da. Eskerrak Zast-ek ez dion etekin handirik atera. Nahiz eta Bera Bera 7 minutu egon saskiratu gabe, aurkako partziala 0-6koa izan da soilik. Ideiak argitu, lasaitu eta guk ere defentsa gogortuz, 7-0ko partziala bueltatu diegu amaierara 39-21 iritsiz. Partidua erabakita zegoela ematen zuen

Azkenekoan berriz Zast-ek besoak jaitsi ditu gaurkoan obea izan den Bera Bera Albisturren aurrean eta 14-3 partziala lortuz, bukaeran ondo merezitako garaipena etxean geratu da 53-24 emaitzarekin

Kuriositate moduan esan hainbat kontaktu izan den partidu batean, 6 jaurtiketa libre izan direla soilik eta 6ak, kanpotarren alde. Bera Bera Albisturrek ez du tiro libre bat bera ere jaurti partidu osoan!!!!!

Beraz partidu ona Bera Berak jokatutakoa. Astez astez, partiduz partidu, taldea sendotzen doa. Badago zer landua oraindik baina konfiantzaz, lana eginez, ilusioz eta lagun arteko giroan, obekuntzak nabaria izan behar du

ZORIONAK EKIPO ETA AURRERA!!!!

Aipatzeko baita ere gaurko beste albiste pozgarria. Gure "fitxaje" berria den Iratik debuta egin du. Pixkat galduta egon arren, bere laguntza nabaritu da. Beraz denbora gutxi barru, izango du taldeari zer emana. ONGI ETORRIA IRATI!!!

Txanponaren beste aldean, luzaro min hartuta dagoen Adrianari, Ane gehitu behar dugu. Azken emaitzen zain, lesioa uste baino gehiago izan daiteke. Ea ez den horrela!! Bioi animo asko eta azkar eta ondo errekuperatzeko desioa

MARKAGAILUA LAURDENERO: 11-11, 21-4 (32-15); 7-6 (39-21) eta 14-3 (53-24 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Maite (0), Naroa (2), Oihana (2), Abad (14), Ane (8), Jone (5), Nora (0), Lide (2), Garaiko (4), Arnold (10) eta Irati (6)

HURRENGO PARTIDUA: Sixerren Bera Bera Amararen aurkako derbia Manteon, azaroaren 11ean, larunbata, 20:00tan

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores