Bera Bera

Select your language

Nagusitasunez lortutako garaipen berri bat Bera Bera Gros talde kadetearentzat, oraingoan Easo menperatuz

Joseanen jokalariak partiduan oso ondo sartu ziren eta lehen momentutik erakutsi zuten obeak zirela eta garaipena nahi zutela. 5-16 partziala lortutako lehen laurdenari, bide berdinetik joan zen bigarren laurden batek jarraitu zion. Defentsan intentsitate ona eta erasoan eroso, abantailak handitu besterik ez zuen egin. 11-32 atsedenaldian eta partidua erabakita.

Bigarren zatian erlajazio puntu bat egon zen eta huts batzuk ikusi ziren, defentsan gehien bat. Erlajazioa hau dela eta, Easok 27 puntu lortu zituen bigarren zati honetan. Ala ere, diferentziak gora eta azkenean 38-64

Garaipenaz gain, taldearen jokoak aurrera pausu bat ematen duela partidu bakoitzean aipatu behar da. defentsan, intentsitateaz gain, kolokazioa gero eta obeagoa da. Ondorioz baloi gehiago lapurtzen dira. Erasoan berriz, mozketak, ate-atzeak, blokeo ondorengo jarraipenak,...gero eta gehiago ikusten dira. Eta nolako poztasunarekin gainera!!

Dena ona ez izateko, defentsa errebotearekin daukagun arazoa aipatu behar. Baita kanpoko jaurtiketa egiteko daukagun bildurra ere. Ausartagoak izan behar dugu!!

Dena dela, berriro ere, ZORIONAK EKIPO!!!!!!!!!!!!!!!

MARKAGAILUA LAURDENERO: 5-16, 6-16 (11-32); 12-14 (23-46) eta 15-18 (38-64 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Marta (7), Danna (8), Paula (6), Nara (10), Noa (2), Sara (4), Anne (11) eta Lur (16)

HURRENGO PARTIDUA: Azaroak 5, igandea, Benta Berrin 10.00tan,  Atletico Sn Sn Aitxuri-tecnun-en aurka

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores