Bera Bera

Select your language

Beste garaipen bat talde honentzat eta hirutik hiru irabazi ditu jada sialkapenean lehengoa dijoalarik. Berriro ere partidu alaia jokatu zuten eta entrenatzaileak erabili zitzakeen jokalari guztiek saskiratu zuten. 

Hasierako minutuetan partiduaren nondik norakoak itxura ona hartu zuen. Gureak defentsan oso ondo kokaturik baloiak lapurtzeko eta korrika egiteko aukera asko izan zituzten. Lehenengo zatia amaituta zegoela partiduak urdin kolorea zuen eta beste gauza batzuk lantzeko minutuak izan genituen. 

Horrelako partiduetan kontzentrazioa mantentzea ez da batere erreza baino gure jokalariak ohitu egin behar dira partidua den bezelakoa izanda lan egiteko jarrera edukitzea. 

Zaila da jokalariren bat azpimarratzea, denak oso lan ona egin zuten eta, zorionak neskak!

Azkenik gure Nahia jokalariari eta familiari besarkada handi bat bidali nahi diogu talde osoaren eta klubaren izenean. Animo Nahia, zurekin gaude!

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores