Seguros Bilbaok, laster Occident bihurtuko denak, bere babesa berritu du Donostiako Bera Bera kirol taldeko emakumezkoen eskubaloi taldearekin, datorren denboraldirako. Era horretan, emakumeen kirolaren aldeko apustu irmoa berretsi du eta ariketaren bidez bizimodu osasungarria sustatzearen aldekoa ere bai.
Iaz bezala, super amara Bera Bera EHF European Leagueko Q3 kanporaketan lehiatzen hasiko da, hau da, Europako Federazioak web orrialdean aditzera eman duenez multzoen faserako atarian.
Irailaren 1ean martxan jarriko da benjamin eta alebinen eskubaloi eskola Bidebieta kiroldegian. Hortaz, 2012 eta 2015 urteen bitartean jaitako neska-mutilek izango dute hitzordua eta entrenaldi saioak, astelehenetan edo ostiraletan 18etatik 19etara.



































