Eskubaloiaren zale amorratua da. Usurbilen jokatu zuen “hegalean, traba gutxi egiten nuen lekuan” 26 urte zituela utzi zuen arte eta gazteekin entrenatzen aritu ondoren, Bera Bera Eskubaloiko ohorezko mailako taldeko bigarren entrenatzaile izatea onartu du.
29 urteko usurbiltarra Martin Larrañaga da eta Reyes Carrere entrenatzailearekin lanean da abuztuaren 1etik. 2012-13 denboraldiko jokalariei ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatuko dira Reyes eta Martin.
Delegatu lanak ere beteko ditu Martinek, “ez nekien partida baterako hainbeste gauza behar zirenik” hasperen egin du. Usurbiltarra, baina, ez da aurpegi berria Bera Beran. Izan ere, duela lau urte kadete mailako taldea zuzendu zuen, bertan Nora Azurmendi eta Olatz Ramon ezagutu zituen, gaur egun ohorezko mailako taldearekin aurredenboraldia betetzen ari diren jokalariak, Uxue Ezkurdia, Esther Arrojeria eta Lur Errekondorekin batera.
Martinek neskak eta mutilak entrenatu ditu eta aldeak egon badirela dio. “Bai, asko, mutilek jokaldia bukatzea nahi dute, zentzu horretan, individualista dira; neskak, aldiz, oso erregularrak dira”. Horrez gain, Gipuzkoako kadete mailako nesken hautatzailea da.
Reyes Carrerek proposamena egin zionean ez zuen asko pentsatu “baina bai zalantzak izan nituen ardura handia delakoan”. “Niretzako salto handia da, errespetua diot honi, eta bestetik, aukera ederra da, erronka bat eta gustoko lana”.
Darly Zoqbi eta Yamiley Rodríguez atezainekin lana ere egiten du Martinek. Horrez gain, bideoak editatzen ditu, estadistikak atera eta Reyes Carrererekin hainbat gai komentatu. “Oso gustora nago parte hartzeko bultzatzen didalako eta iritzia emateko” dio bigarren entrenatzaileak.
Lagunarteko hauetan proiektuaren partaide zuzena sentitu da. “Partida hauek ondo datorkigu erritmoa eta konfidantza hartzeko” onartu du.
Eta nahi batekin amaitu du. “Azkeneko urtetan zedozer irabazi dut egon naizen taldean. Ea bolada onarekin jarraintzen dudan! Eta guk ikus dezagun Martin!
Matxalen Zirsoloren saiakera zutoinera joan zen eta Eider Rubiorena langara bidali zuen partida berdintzeko balio zuen baloiak. Bidebietan jokatu duen aurreneko lagunartekoan Bera Berak gol batez galdu du Frantziako Beglais taldearen aurka.
Bera Berak bigarren partida jokatu du aurredenboraldi honetan. Lehenengo zatian erosoan makal ibili dira donostiarrak eta frantziarrek abantaila lortu dute Souad Titon lateralaren jaurtiketak eta Lachaud pibotearen golei esker. Horrela lau goleko aldea eraman dute atsedenaldian.
Bigarren zatian Bera Berak defentsa gogortu du eta erasoan baloia beste abiadura batean mugitu du. 50. minutuan partida berdindu du (22-22) baina ez du irabazten jakin.
Bera Berako zaletuek Nitsan Dunay, Doce Castro, María Núñez eta Silvia Ederra fitxaketa berriak ikusi ditu, azken hauek baikoitzak zati bat jokatu dutelarik. Bera Berak beste froga bat bete du gaur, saio interesgarria ikusteko lehiaketak zailtasunak jarriko dizkiola.
Larunbatean hurrengo partida, Zuazo Barakaldo hartuko baitu Bidebietan arratsaldeko 5,30etan.
Bera Bera: Zoqbi, Castro (1), Dunay (1p), Ederra (2), Menéndez (3), Cuña (5, 1 p) eta Ziarsolo (3, 2p) –titularra- Rubio (4, 2p), Arizaga, Ezkurdia, Altuna (2), Núñez (2) eta Yamiley (o.a.)
Epaileak: Harkait Mendizabal eta Txema Leal. Kanporatu dituzte Bera Beratik: Dunay (2), Cuña, Núñez, Ederrak txartel gorria ikusi du.
Partzialak: 2-2, 4-4, 7-7, 7-9, 9-10, 10 -14 –atsedenaldia- 13-15, 16-19, 18-20, 22-22, 23-23 eta 24-25
Bera Bera Eskubaloiak bihar osteguna, abuztuak 23, arratsaldeko 6etan bigarren lagunartekoa jokatuko du. Bera Bera berria ikusteko aukera izango Bidebietan eta Frantziako bigarren mailako Beglais Bourdeaux taldea izango da aurkaria.
Horrela, Bera Berako zaletu leialeenak fitxaketa berriak ikusiko ditu Bidebietan, hala nola, María Núñez, Doce Castro, Nitsan Dunay eta Silvia Ederra. Patricia Elorza, Eli Pinedo bezala, abuztuaren 27an hasiko da taldearekin entrenatzen.
Abuztuaren 1etik prestaketa ari da Bera Bera, Zumaian debuta egin zuen aurredenboraldian BM Castro Urdiales 30-19 gaindituz.
Bestetik, larunbatean arratsaldeko 5,30etatik aurrera, Bera Berak lagunarteko berri bat jokatuko du Bidebietan ohorezko mailara igo berri den Zuazo Barakaldoren aurka.
Iazko abenduan Bera Bera Eskubaloiak eta Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldeek elkarrekin egindako egutegia aurkeztu zuten Donostiako Aquariumean ondoren pistan erakutsi ziren baloreak zabaltzeko asmoz.
Egutegiak zorte ona ekarri zien bi taldeei, izan ere, maila handiko lorpenak lortu zituzten lehenengo aldiz, Bera Bera azpitxapelduna izan zen eta Champions League Europako goreneko txapelketan arituko da aurten; Lagun Aro GBC taldeak, berriz, Errege Kopa ez ezik titulua lortzeko Play-offa ere jokatu zuen.
Zaila da iaz Bera Berak eta GBCk gauzatu zituzten taldeak berriro ikustea, laster hasiko den denboraldiari begira aldaketak eman dira batean eta bestean. Horrela, interesaturik dagoena Bera Bera Eskubaloiko Bidebietako kiroldegiko bulegoko pasa daiteke (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) eta hiru eurotan izango du eskuragarri egutegi historikoa
Bea Fernández, Dara Carvalho, Anna Punko, Andy Panko, Sergi Vidal dira, besteak beste, beste taldeetan arituko direnak, aldiz, Donostian jarraituko dute Matxalen Ziarsolo eta Javi Salgado kapitainek, Eli Pinedo, Eider Rubio, Raúl Neto, David Doblas, Libe, Alba, Nagore, Yamiley, Verónica, Darly...
Gaur goizean, kadete, jubenil eta senior mailako jokalariak Anoetako miniestadioan bildu dira aurredenboraldia hasteko asmorekin.
Harrobiko koordinatzaile Veronica Valverderen deialdiari 27 jokalariek erantzun diote, denboraldiko lasterketa zaileenak gauzatzeko. Mauge Gezala eta Maria Gracia entrenatzaileak ere bertan izan dira.
Gutxi gorabehera 50 jokalarik osatuko dute Bera Berako aurtengo harrobia, Egia taldearekin hitzarmena berritu delarik. Horrela, erronka interesgarriak izango dira, izan ere, kadete eta jubenil taldeek Euskal Ligan arituko dira eta senior mailako taldeak Seniorrean. Lehiaketa irailaren bukaeran jarriko da martxan.