Bera Bera

Select your language

Granollerseko Palau d’Esports kiroldegiak XXXI Granollers Hiriko Txapelketa hartuko du bihar, hilak 24 asteartea, non emakumezko zein gizonezkoen bertako taldeek Guerreras Iberdrola liga eta Asobal ligako txapeldunak izango dituzte aurkari, SUPER AMARA Bera Bera eta FCB Bartzelona, alegia.

KH7 BM Granollers taldeak 19etan SUPER AMARA Bera Bera izango du aurrean eta 21etan Fraikin BM Granollersen eta Bartzelonaren txanda izango da. Partida Esport3n ikusgai egongo da. 

Gipuzkoarrentzat abuztuko bostgarren partida izango da. Zubileta Evolution BM Zuazoren aurka birritan jokatu ostean, Mecalia Atlético Guardés eta Caja Rural Aula de Valladolid Summer BAG txapelketan izan ditu eta Granollersera egingo duen bidaia aprobetxatze aldera, SUPER AMARA Bera Berak asteazkenean (18,30etan) Handbol Sant Quirzerei egingo dio bisita, Guerreras Iberdrola ligako 21-22 denboraldia irailaren 11n abian jarriko duen lekuan, hain zuzen.

Imanol Álvarezek plantilla bere osotasunean eramango du, hau da, 17 jokalariak. Gaur arratsaldean Bidebietako saioa hasi aurretik, osasun agiria osoa oraindik ez duten jokalariek antígenos froga gainditu dute.

Bestetik, iazko denboraldia amaitu zuen taldearekiko KH7 BM Granollersek Mireia Torràs eta Elaine Gomes jokalarien bajak ditu eta Tamada, Paula Milagros iruñarra eta Marñia Monllor piboteen alta eta eskuin alboko brasildar Caroline Dias, Morvedretik etorrita, nahiz eta bihar baja izango den Kofler, Capdevila eta Sobrepera bezala.

Bajak izan arren, Salva Puig entrenatzaileak zuzenduko duen KH7 BM Granollers taldea kalitate handiko jokalariak ditu, besteak beste, Guarieiro, Wiggins atezaina, Sarandeva, Castañera, Ona Vegué eta Elene Vázquez donostiarra.  

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores