Bera Bera

Select your language

Azkeneko bi urtetan ez bezala, SUPER AMARA Bera Berak ezin izan dio Summer BAG’21 txapelketari Huerta del Reyn amore eman behar izan du Caja Rural Aula de Valladolid taldearen aurrean (32-27, 17-12 atsedenaldian).

Imanol Álvarezek 5-1 defentsaren aldekoa apostua egin zuen Loidi aurrean jarrita eta atzean Cesáreo, Hernández eta Etxeberria, Arrojeria eta Moreno hegaletan eta Aalla, atezain. Téllezek bide erakutsi zuen eta ondoren So Delgadok defentsa gainditu du. Hasi eta berehala Caja Rural Aula Valladolid aurretik, lehen zatian mantendu duen tartea.

Defentsa ez zegoen fin eta erasoan, Arrojeriaren bi barneraketak izan ezik, Lulu Guerrak protagonismo bereganatu zuen Cesáreo –aldaketa eskatu zuen- eta Hernándezen jaurtiketak geldituz. Aldaketak iritsi ziren eta gerturatu zen SUPER AMARA Bera Bera, Menéndezen kontraerasian eta Aalla atepean lagun (14-12) baina erasoan makina bat akats eginez, epaileen erabaki eztabaidagarriak tarteko, Aulak korrika egiteko aukera izan zuen atsedenaldira (17-12) aurretik iristeko.

Bigarrenean 6-0 defentsan Loidi eta Ugartemendia erdian, Fernandes eta Etxeberria ondoan, Moreno eta Arrojeria hegaletan eta Silva atepean. Ugartemendia pibotean, Loidi barneraketan eta Etxeberria kontraerasoan 0-3 partziala lortu zuten baina Loidi kanporatuta Cifuentesek baloiak jaso zituen. Partida estutu da eta intentsitatea goruntz zoan. So Delgadok tarteak mantendu ditu (39’: 21-17), Fernandesek ere bolada ona baina Aulak ez zuen amore ematen.

Menéndez, Hernández, Polonio eta O’Mullony sartu ziren. Imanol Álvarezek Sara Gil, Boada eta Cavo jokalariek atsedena eman zien. Asteartean Granollersen arituko dira gipuzkoarrak eta asteazkenen, Sant Quirzen.

Teresa Álvarezek ardura hartu zuen jaurtiketetan ere bai SUPER AMARA Bera Beraren errakzioa saihesteko (51’: 29-24). Hernández saitau da baina donostiarrei denbora falta izan zaie.

Ondorioz, abuztuko laugarren partidan porrota, Valladolideko Summer BAG’21 edizioko finalean.

Fitxa: Caja Rural Aula Valladolid 32, SUPER AMARA Bera Bera 27

Caja Rural Aula Valladolid 32 (17+15): Guerra, Moles (1), Téllez (2), Cifuentes (4), T. Álvarez (3), So Delgado (7), Laguna (1) –hasierako zazpikoa- Koldia (3, 2p), E. Álvarez (1), González de Garubay (3), Rocío (2), Valles (3, 2p), García, Cuadrado (1), Gil, S. Bergara (1) eta Sanz (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 27 (12+15): Aalla, Moreno (1), Hernández (5, 1p), Loidi (5, 3p), Cesáreo, Arrojeria (3) y Etxeberria (1) –hasierako zapikoa- Cardoso (3, 2p), Fernandes (4), Polonio (1), Menéndez (2), Ugartemendia (2), O’Mullony eta Silva (o.a.)

Epaileak: Kalina Andreeva eta Irene Santos (Gaztela-Leoi)

Kanporatuak: Cifuentes (2) Aulatik eta Hernández, Loidi eta Fernandes (2) SUPER AMARAtik

Partzialak: 3-1, 5-3, 8-6, 10-7, 14-11, 17-12 –atsedenaldian- 19-16, 22-18, 25-20, 28-23 eta 32-27

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores