Bera Bera

Select your language

Valladolidek Summer BAGeko III. edizioa hartuko du asteburuan, non SUPER AMARA Bera Berak Mecalia Atlético Guardés izango du aurkari biharko finalerdian, Huerta del Rey kiroldegian ospatuko dena (ostirala, 18,30etan).

Ondorioz, Autocares Davidekin egingo dute bidaia donostiarrek ostiralean bertan, gipuzkoarrek, valladolidekoek eta galizarrek 2018an abian jarri zuten txapelketaren hirugarren edizioan parte hartzeko. Iazko denboraldian Guerreras Iberdrola ligako aurreneko bi sailkatuen arteko partida ostean, Caja Rural Aula Valladolid –iaz laugarren- Unicaja Banco Gijón hartuko du 20,30etan.

Hortaz, Valladolideko Summer BAG txapelketa abuztuan emakumezkoen eskubaloia protagonismoa bereganatuko du, taldeen aurpegi berriak ikusteko aukera eskainniz. Ostiraleko gipuzkoarren aurkariak aldaketa nabariak izan ditu: hiru jokalari brasildar fitxatu ditu: Pessoa eskuin albokoa, Deborah Nunes zentrala eta Tamires Anselmo pibota, horrez gain, Nazaret Calzado eta Ángela Nieto hegalariak eta María Sancha lehenengo lerroko jokalaria.

Bestetik, txapelketa antolatu duen Caja Rural Aula Valladolidek plantillaren oinarriari eutsi dio Malena Vallés golegilea, Inoa Lucio eskuin hegalaria eta lehenengo lerroko Elena García fitxatu dituelarik. Azkenik, gonbidatu duten Unicaja Banco Gijón taldeak zutabe diren jokalariak mantendu ditu eta Lorena Zarco eskuin hegalaria, Borges ezker hegalaria, Nayla de Andrés pibota eta Nerea Canas zentrala fitxatu ditu.

Murrizketak izan arren, Huerta del Rey kiroldegian mila zale sar daitezke. Txapelketa osoa 10 eurotan ikusgai dago.

Plantilla osoa, prest

Olinpiar jokoan izandako Cardoso eta Cesáreo taldearekin bat eginda, Boadak alta jasota (minutuan izango ditu zentralak urte bete ostean), Imanol Álvarezek 17 jokalari prest ditu Summer BAG txapelketari ekiteko. 2020ko otsailaren 6tik ez zuela plantilla osoa bere esanetara, baina zoritxarrez partida bakar bat iraun zuen. Sarrerak erosi

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores