Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak bihar ekingo dio lagunarteko sortari Lasesarre kiroldegian 12etan  Zubileta Evolution BM Zuazoren aurka. Hitzordu horretarako, Imanol Álvarezek 15 jokalari eramango ditu.

Zazpi egunetan hamaika saio bete ostean, SUPER AMARA Bera Berak maiatzaren 29tik partida berri bat jokatuko du, Guerreras Iberdrola Ligako azkena. Imanol Álvarezek egun batzuk eman dizkie Joku Olinpikoetan aritu diren Cardoso eta Cesareoari eta ezin izango du Emma Boada deialdian sartu errekuperazio prozesuan urratsak ematen ari delako, Zolezzi eta Morandeira ere ez dira izango, ondorioz, Lasesarrera aurreneko plantillako 14 jokalari eta  June del Campo arituko dira. Lagunartekoa izan arren, partida berezia izango da Maddi Aalla eta June Loidirentzat eta Cristina Polonioren debuta ere bai.

Zazpi partida abuztuan

SUPER AMARA Bera Berak beste sei partida jokatuko ditu hilabete honetan Torrelavegako Superkopari ekin aurretik irailaren 4ean. Abuztuaren 14n Zubileta Evolution BM Zuazo Euskal Kopako finalean aurkituko du Orion (12etan) eta hurrengo astean Valladolidera egingo du bidaia Summer BAG txapelketan hirugarren edizioan parte hartzeko, Bera Bera, Aula eta Guardések abian jarri zutena eta iaz pandemia dela eta jokatzerik izan ez zena. Hortaz, hilaren 20an, ostiralean, SUPER AMARA Bera Berak Mecalia Atlético Guardés izango du aurkari eta 21ean, Aula Valladolid edo Liberbank Gijón.

Abuztuaren 24n, gipuzkoarrak KH7 Granollersen aurka arituko dira Palaun (19etan) eta hurrengo egunean (18,30etan), Sant Quirzen, Guerreras Iberdrola ligara igo berri dena eta aurtengo Ligako aurreneko aurkaria.

Azkenik, SUPER AMARA Bera Berak lagunartekoak amaituko ditu Donostian, abuztuaren 31n. Egiako Txapelketaren baitan donostiarrek Frantziako goreneko ligan aritzen den Merignac hartuko dute, Elche visitelche.com taldearen aurkako Superkopa lau egun beranduago izanik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores