Bera Bera

Select your language

Iaz bezala 17 jokalarik osatuko dute SUPER AMARA Bera Beraren lehen plantilla, gaur ofizialki martxan jarri dena pistan izandako aurreneko saioa burutu dutelarik Josean Gasca kiroldegian, Imanol Álvarez entrenatzaile gidari, 14 jokalari eta bigarren taldeko beste hirurekin.

Horien artean, hiru aurpegi berriak, June Loidi alboko gipuzkoarra, Maddi Aalla bizkaitar atezain eta Valentziatik etoritako Cristina Polonio pibota. Baja izan dira Elisabet Cesáreo eta Adriana Cardoso goizaldean Joku Olinpikoetan elkarren aurka aritu direnak, Espainiaren garaipenean, Malena Cavo eta Ainhoa Etxeberria. Uztailaren 27an iritsi zenez Argentinatik, alboko jokalariak astebeteko etxealdia bete behar du eta test negativo batekin taldekiderekin bat egingo luke eta oiartzuarrak gertu positibo bat izan du. Era berean iazko denboraldia lesionaturik amaitu zirenak Emma Boada, Sara Gil eta María Prieto O’Mullony, alegia, taldearekin batera aritu dira. Gazteak bezala, June del Campo, Amaia Zolezzi eta Malen Morandeira, bigarren taldeko jokalariek SUPER AMARA Bera Berarekin aurredenboraldia burutuko dute. Komunikabideen aurrean agertu aurretik, Txema Benito medikuak antígenos froga gainditu dute.

SUPER AMARA Bera Berak plantillari jarraipena eman dio. Klubean urteak daramatzatenaz aparte –oraindik gazteak direnak- hirugarren denboraldia beteko duten jokalari asko dira: Sara Gil –hiru t’erdi-, Cesáreo, Boada, O’Mullony, Fernandes, Moreno eta Ainhoa Etxeberria. Bigarren urtea izango da Alice Fernandes Silva, Laura Hernández eta Malena Cavorentzat eta berriak pixkanaka moldatuko dira taldera. Álvarezen agurra ostean, Ammma kideko Ander Formosok hartu du arlo fisikoa lantzeko ardura. Saio erdira baloiarekin aritzeko aukera izan dute.

Komunikabideen aurrean Imanol Álvarez eta Alba Menéndez kapitainak hitz egin dute. Entrenatzaileak “gogotsu” ikusi du taldea, “udan ere lan egin dutela nabaria da”. Helburuaz galdetuta, Álvarezek ez du zalantzarik izan, “Superkopan eta Kopan hobetu eta Ligan ere ahalik eta ondoen ibili eta Europan ez dugu zorterik izan zozketa baina ez dugu amore emango”.

Taldea ez dela asko aldatu azpimarratu du kapitainak, “hiru bestetik ez dira eta nik uste dut gu beraiei moldatzea eta beraiek guri errazago izango dela”. Eta Menéndezek ere “Superkopa” aipatu du eta “titulu guztiagatik lehiatu”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores