Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak 2021-22 denboraldiko Guerreras Iberdrola Ligako egutegia ezagutu berri du, izan ere Federazioko egoitzean egindako zozketaren arabera Handbol Sant Quirze igo berri den taldeari egingo dio bisita irailaren 11n eta Rocasa Gran Canariarekin amaituko du ibilbidea Telden maiatzaren 28an.

Zozketan erpin ezberdinak ditu, besteak beste, aurreneko hiruhilabeteak exijenteak izango direla donostiarren erronkei erreparatuta. Izan ere, irailaren 4 edo 5ean SUPER AMARA Bera Berak Elche visitelche.com taldearekin irekiko du denboraldia Superkoparekin. Ligan debuta egin ostean, Costa del Sol Málaga izango da lehen aurkaria Gascan irailaren 18an. Laugarren sailkatua Aula de Valladolid, alegia, hurrengo bisitari izango da Donostian, urriaren 2an, eta Elche visitelche.com Europako aurreneko kanporaketaren erdian iritsiko da (uztailaren 20an izango da zozketa).

European Leagueko Q2 kanporaketari ekin aurretik SUPER AMARA Bera Berak Tenerifera eigngo du bidaia irailaren 25ean eta O Porriñora Europan (urriaren 16an) debuta egin bezperan. Itzulera partida ostean, Granollerseruntz –urriaren 30ean- eta azaroan 6an iritsiko da derbia Donostian Zubileta Evolution BM Zuazorekin. Azaroaren 13an A Sangriñan, beste bidai zaila, alegia. SUPER AMARA Bera Bera edo Mecalia Atlético Guardés European Leaguen jarraituz gero jardunaldia mugituko da, azaroaren 20koa bezala, Liberbank Gijón izango baita Donostian ligako lehen zatiari amaiera jarriz.

Mundialak eta Gabonak eragindako etenaldia luzea egingo da, Guerreras Iberdrola Liga urtarrilaren 15ean itzuliko baita. SUPER AMARA Bera Berak Lanzarotera egingo du bidaia, igo berri den beste taldearen aurka jokatzeko Lanzarote Zonzamas, hain zuzen. Sagunto izango da hurrengo helburua astebeteko atsedenaldia hartu aurretik, 2002ko Kopako taldeak ezagutuko baitira urtarrilaren amaieran. Lehen itzulia amaitzeko, otsailaren 5ean, Rocasa Gascan eta Handbol Sant Quirze 12an bigarren itzulia hasteko. Aurten bezala otsailean Málagara eta martxoan Valladolidera, Salud Tenerife hartuko dute otsailaren 26an eta KH7 BM Granollers apirilaren 2an. Lasesarren derbira hurrengo asteburuan izango da eta Aste Santuan iritsiko Mecalia Atlético Guardés Donostiara, apirilaren 16an, alegia.

Nazioarteko konprimisoei eskainitako astea igaro ostean, SUPER AMARA Bera Berak Kopako XLIII edizioa hartuko du. Guerreras Iberdrola ligako azken lau jardunaldiak maiatzan ospatuko dira, Kopako fase finala behin amaituta Xixon izango da azken aurreko bidaia donostiarrentzat Gascan, maiatzaren 14 eta 21ean Lanzarote Zonzamas eta Balonmano Morvedre hartuko dituztenak, Rocasa Gran Canaria amaierarako uzteko, maiatzaren 28n, Telden.

Egutegi osoa

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores