Bera Bera

Select your language

“Pozik eta urduri batera nago” hasi du agerraldia June Loidik, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak aurkeztu duena gaur goizean Josean Gasca kiroldegian.

Apirilean 21 urte beteta, Elgoibarko ezker alboko jokalariak, Sanlo klubak utzita Zubileta Evolution BM Zuazo azkeneko hiru denboraldietan jokatu duena, “Bera Berara etortzea kirol arloan urrats oso handia da” adierazi du. Bera garaian aukera horri muzin egin zion, izan ere, bere ustez, “deitu ninduten lehenengo aldian kirol ikuspegi batetik ez nuen nire burua prest ikusten, orain heldutasun puntu gehiago dut eta ohorezko mailan urte gehiago”. Horregatik, Loidik uste du orain “urrats hori emateko unea iritsi da eta jokalari onenengatik ikasi”.

Zuazon izandako esperientzia “sinestezina” izan da. “Asko eskertzen diet jubenil mailatik Zilarrezko mailan jokatu gabe ohorezko mailan aritzeko aukera eman zidaten. Asko ikasi dut eta hemen banago beraiei esker ere bada” komentatu du elgoibartarrak.

Superkopa, European League, Kopako antolakuntza, Liga... “anbizio handiko denboraldia” ikusten du June Loidik. “Taldekideengatik ikasteko irrikan nago, pertsona bezala hazi” adierazi du taldeko jokalaririk gazteena izango dena, 2000. urtean jaiotako bakarra. Horregatik, “lehenengo urte taldera egokitu nahi dut, ikasi eta ahalik eta ekarpen handiena eman”. Selekzio guztietan egon arren, “oinak lurrean izan nahi ditut eta poliki poliki eta urratsez urrats joan nahi dut”. Ezaugarriez galdetuta, gipuzkoarrak azpimarratu du “defentsako lana gustoko du eta erasoan konfidantza gehiago dut”.

Loidik onartu du “gaztea nintzenean Bera Berako partidak ikustea etortzen nintzen eta orain jokalari izateak ilusio handia egiten dit”.

Bestetik, June Loidi SUPER AMARA Bera Berako jokalari izateko Elgoibarko Sanlo klubari emandako erraztasunak Tati Garmendiak eskertu dio. Horrez gain, arduradunaren esanetan “gipuzkoar onenak Bera Beran egotea da helburua”, ondorioz, “gipuzkoar gehiago batekin oso pozik gaude”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores