June Loidi 21 urteko elgoibartarra izango da SUPER AMARA Bera Beraren aurreneko fitxaketa. 2021-22 eta 2022-23 denboraldietarako izango da hitzarmena.
Ezker alboko gipuzkoarra Zubileta Evolution BM Zuazo taldeko kidea izan da azkeneko hiru urtetan. SUPER AMARA Bera Beraren ustez June Loidik taldea indartuko dela batez ere defentsan non gehien nabarmendu duen, eraso jokua baztertu gabe, izan ere, ligako aurreneko fasean bere taldeko golegile nagusia izan den, partidako lau gol sartuta.
Espainiako selekzioko maila guztietan izan da Loidi: etorkizunekoan, jubenil, junior eta gorenean. Hortaz gain, Objetivo 20-21 ekimenean ere sarritan egon da. Datorren astean izango da aurkezpena Donostian.