SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligako txapelduna da Elche visitelche.com (30-20) gainditu duelako Josean Gascan, defentsa bikain bati esker eta erasoan hutsunea aurkitzen jakin duelako. Ligako zazpigarren titulua da donostiarrentzat 2013, 14, 15, 16, 18 eta 2020an urtetan ere lortu ostean.
Plantillak titulua gogotsu ospatu du –harmailetan publikorik gabe- iazkoa telematikoki izan zelako. Hortaz, ospakizunak bi arrazoi zituela esan daiteke. Izan ere, gutxik espero zuten joan den irailean SUPER AMARA Bera Bera ligako titulua bi jardunaldien faltan lortuko zuenik, sei puntuko aldea bigarrenarekiko, Guardés Rocasa gainditu duena A Guardan. Donostiarrek B plana zuten, A Sangriñan gertatzen zenarekin baina ez dira gogoratu ere partida horrekin.
Nahiz eta partida hasiera ez da hain ona izan erasoan. Antsietatea izan da nagusi Encinas atezainaren aurrean, lau geldiketa egin dituena hasierako minutuean, Halere, Arrojeriak ireki du bidea baina Elchek partida irauli egin du Martínez eta Musonsekin, Morenok berdindu duena hegaletik. Defentsari esek Imanol Álvarezen taldea sartu da erabat partidan. SUPER AMARA Bera Bera Tchapchet pibotearekin lotura galerazten saiatu da Maitane Etxeberria –beste erakustaldia- edo Menéndezen laguntzarekin, erdian Terés eta Pizzo eta hegaletan, Cavo eta Arrojeria. Arruda, atezain.
Defentsan erakutsitako kemena erasoan aurkitu du 10. minutuan gainditu dutenean. Pizzok penaltietan asmatu du, Cardosok gol bikaina utzi du hegaletik eta Fernandes lehenego lerroan nagusi zen. Bertakoek abantaila hartu dute (12’: 5-3 eta 18’: 10-5). Defentsak Elcheren zalantzan agerian utzi ditu, Rocamora zazpi jokalariekin ere saiatu da baina gola egiteko zailtasunak zituen. Aitzitik, Hernándezek sekulako gola utzi du hegaletik eta Cardosok 32 metrotik gola egin du tartea are gehiago zabaltzeko. Brasildarrak kontraerasoan atsedenaldira iristeko azken gola egin du (17-8).
Bigarrenean Ana Martínez zuzendari Elche saiatua da, Fernandesek gola egiteko duen gaitasuna erakutsi du eta SUPER AMARA Bera Berak defentsako lanari eutsi dio, txapeldun sentituz eta kemena areagotuz, Izan ere, 18 garaipen eta bi berdinketa da bere ibilbidea.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 30, Elche Visitelche.com 20,
SUPER AMARA Bera Bera 30 (17+13): Arruda, Etxeberria (1), Menéndez (1), Terés (2), Pizzo (3p), Arrojeria (2) eta Cavo (1) –hasierako zazpia- Fernandes (6), Cardoso (8, 3p), Cesáreo (1), Moreno (1), Hernández (3), A. Etxeberria eta Silva (p.s.)
Elche Visitelche.com 20 (7+13): Encinas, Gascó (3), Méndez, Martínez (5), Tchaptchet (1), Musons (2, 1p) eta Guilabert (2) –hasierako zazpia– Andreu, Bitolo (4, 1p), Menéndez (1), Zhukova, Flores (1), Bono, de Gracia (1) eta Morales (o.a.)
Epaileak: Jesús Escudero eta Jorge Escudero (kantabriarrak)
Kanporaketak: M. Etxeberria, Pizzo, Hernández eta Cesáreo Super Amaratik; Andreu, Musons, Bitolo, Martínez (2) eta de Gracia Elchetik.
Partzialak: 2-2, 3-3, 7-5, 12-6, 13-7, 17-8 –atsedenaldia- 21-11, 22-13, 24-14, 26-17, 28-19 eta 30-20