Bera Bera

Select your language

Puntu batekin nahikoa da baina SUPER AMARA Bera Berak ligako txapelduna izan nahi du  Elche visitelche.com taldea gaindituz, jakinda zaila izango dela baina gaitasuna duela ere bai. Jesús Escudero eta Jorge Escudero kantabriarrek zuzenduko duten norgehiagoka Josean Gascan ospatuko da (19etan, ETB4), publikorik gabe.

Castro Urdiales 2013an, Bidebieta 2014ean eta 2016an, Telden 2015ean eta Barakaldon 2018an txapeldun aldarriak eman zituen. Iaz bideo konferentziaz izan zen eta biharkoa zazpigarren ligako titulua izan daiteke. Iaz ez bezala, aurten jokalariek pistan ospatzeko aukera izango dute, publikorik gabe murrizketan direla eta, izan ere, oraindik ere Josean Gascara ezin da publikoa gerturatu. Superkopak ospatu dituzte donostiarrak bertan, ligak oraindik ez, ordea.

Imanol Álvarezek adierazi zuen agerraldian. “Finala da helburua lortzeko aukera ematen digulako”. Partidaz galdetuta, Esther Arrojeriak uste du “partida garrantzitsu honi heltzeko sasoi onean iritsi gara”, halere, “Elchek beti gauzak zailak jartzen dizkigu eta han irabazi arren, partida ezberdina izango da” ohartarazi du. Ainhoa Etxeberriak, berriz, “taldea partida jokatu eta irabazteko gogotsu dago eta ospatzeko, nahiz eta publikorik gabe ezin izango dugu nahiko genuen bezala ospatuko”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores