Bera Bera

Select your language

2.6 kiloko idi txuleta batekin Okelaneko parrillan erreta, Alba Menéndez eta Malena Cavo jokalariek adierazi nahi izan dute maiatzaren 8an, 19etan Josean Gasca kiroldegian, SUPER AMARA Bera Berak dena jarriko duela gutxienez Elche visitelche.com taldearen aurka puntu bat lortzeko, zazpigarren aldiz txapeldun izateko behar dutena.

Gesalaga – Okelan enpresari egin diote bisita bi jokalariek eta Edur Garzia, zuzendari komertzialak bi joku proposatu dizkie: idi txuletaren pisua asmatzea eta kroketak asmatzea. Jokalariak pisuz goitik pasatu dira baina Malena Cavo argentinarra gehiago gerturatu da. “Duela asko ez dudala horrelako parrilla handia ikusi” onartu du “eta haragia ikustea eta horrelako bilera egitea zoragarria izan da”. Biek Edur Garziari idikia erretzen lagundu diote eta haragia parrillan zegoela, Menéndezek Gesalagako kroketak asmatu ditu: txipiroi, Idiazabal gazta eta onddoena. Biek dena frogatu eta kroketak eta idikia komunikabideen artean banatu dute.

Azken hauen aurrean, Alba Menéndez kapitainak “motibatuta” bizi du klubarentzat eta berarentzat zazpigarren ligako txapelketa izan daitekena. “Espero dut Elche hau bezain ondo ateratzea” idikiari so. “Liga amaiera polita izan daiteke, etxean irabaztea oraindik jardunaldiak jokatzeke daudela, izan ere, atzera begiratzen badugu, ez ginen ondo hasi, bi titulu galdu genituen –Kopa eta Superkopa- baina orain ondo gaude, bide onean gaude eta larunbat honetan nahi ditugun bi titulutik bat lortzea espero dugu”.

Malena Cavok, bestetik, onartu du taldea “partidarako oso motibaturik dago”.  SUPER AMARA Bera Berak nahikoa du puntu bat txapeldun izateko baina argentinarrak aipatu du “dena ematera aterako gara, irabazi nahi dugu, egiten ari garen lana eta jokatu ditugun partidengatik pozik gaudelako”. Publikoa ezin izango da Gascara etorri Eusko Jaurlaritzak horrela erabaki zuelako. Argentinara penatuta agertuta da “Gasca beteta oso polita dela esan didatelako”.  Cavo onartu du “aldaketara moldatzea kosta egin zitzaidan baina taldekideen eta entrenatzaileen laguntzarekin lortu dut, orain eroso sentitzen naiz eta konfidantzarekin taldeari laguntzeko”. “Aldaketa sakona izan da baina gozatzen ari naiz eta titulua oso garrantzitsua da niretzako”.

Federazioko prozedurak direla kausa, iganderako aldatzeko proposamena ez du ontzat eman Federazioak, ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak Elche visitelche.com hartuko du larunbatean 19etan (ETB4).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores