Bera Bera

Select your language

Norberak egin behar zuen zeregina hizpide, maiatzaren 1aren omenaldia egite aldera atera da SUPER AMARA Bera Bera La Arena kiroldegira. Hau da, Imanol Álvarez eta Álex Nogués entrenatzaileek finkatutako partida orrialdeari ekin diote eta defentsan erakutsitako intentsitateari esker Liberbank Gijón taldearen lehenengo lerroak zailatasunak izan ditu baloia mugitzeko.

Gascan bezala, Imanol Álvarezek 5-1 defentsa ezari du. Astuariarrek Palicio dute erasoan erreferentzia baina hasieran Natalia Martínez izan da asmatu duena. Arrojeria aurrean jarrita, Maitane Etxeberria, Cesáreo eta Menéndez atzean ziren Cavo eta Hernández hegaletan. Silva atezzain eta erasoan Fernandesek Menéndez ordezkatu du. SUPER AMARA Bera Berak pazientzia izna du defentsa mugitzeko eta sei metroetara iristeko  hegaletik edo Cesáreorekin. Horrez gain, Cavo eta Fernandes asmatzen hasi dira eta SUPER AMARA Bera Bera tartea ireki du (14’: 5-10).

Cristina Cabezak partida gelditu du. María González central moduan kokatu du eta Montilla hegalean. Era berean Imanol Álvarezek ia talde osoa aldatu du. Ondorioz, Liberbank Gijón Palicio eta Montillari esker bi golera gerturatu da, erasoan zailtasunak iritsi dira eta Raquel Álvarezek geldiketa onak egin ditu.

23 minutuan SUPER AMARA Bera Bera 6-0 defentsara pasatu da, Ainhoa Etxeberriak jaurtiketata bat blokeatu du, Silvak Cardoso ikusi du lau goleko tartea berreskuratzeko. Atsedenaldian hori izan da aldea (13-17).

Bigarren zati hasieran apurtu da erabat lehia. Gipuzkoarrek 6-0 defentsarekin jarraitu dute. Pizzok birritan bkokeatu du, Fernandesek sekulako gola egin du eta Hernándezek kontraerasoan asmatu du. Silvak Palomo eta Palicio gelditu ditu, Hernándezek kanpotik egin du gola eta Cavok barneraketaz Méndezen kanporaketa ere lortuz (34’: 13-20) eta Ainhoa Etxeberria sei metroetan iritsi zaion baloia aprobetxatu du eta Hernándezek atea hutsik (13-23) ezarri du.

Liberbank Gijónek 10, minutua pasaturik sartu du lehenengo gola bigarren zatian. Maitane Etxeberriak Raquel Álvarezen pasea lapurtu du pista erdian, taldearen kemena erakutsiz. Partida, halere, erritmoa galdu du baina jokaldi ederrak ikusi izan dira, Méndez, Cardosoedo  Hernándezek golak Cavoren asistentzia Cesáreok gauzatu zuena eta Silva nahiz Ezbidaren geldiketak .

Ondorioz, garaipen erabakigarria titulua berresteko. Elxen berdinduta, Guardesek ezin du gipuzkoarrak gainditu, Rocasa baino ez da gelditzen aukera horrekin.

Fitxa: Liberbank Gijón 23, SUPER AMARA Bera Bera 36

SUPER AMARA Bera Bera 36 (17+19): Silva, M. Etxeberria (2), Cavo (6), Cesáreo (3), Arrojeria (2) eta Menéndez (3), Hernández (6) –hasierako zazpia- Fernandes (5), Cardoso (6, 2p), Moreno, Terés (2), Pizzo, A. Etxeberria (1) eta Arruda (o.a.)

Liberbank Gijón 23 (13+10): Álvarez, González (4), Martínez (3), Palomo (2), Palicio (4), Méndez (3) y Vallina  – hasierako zazpia - Calbón (1), Torreira (2), Montilla (3), Collado, Fernández (1) eta Ezbida (o.a.) Alonso (o.a.).

Epaileak: Jesús Escudero eta Jorge Escudero (kantabriarrak)

Kanporatuak: Méndez Liberbank Gijónetik eta Terés SUPER AMARAtik

Partzialak: 1-3, 5-8, 5-10, 9-12, 11-14, 13-17 –atsedenaldia- 13-20, 13-24, 18-28, 19-31, 22-33 eta 23-36

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores