Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera Euskal Kopako final berri bat jokatuko du gaur Aritzbatalde Aiala Zarautz gainditu ostean (25-30, atsedenaldian 12-20). Hortaz, Kukullaga Etxebarri kanporatu zuen Zubileta Evolution BM Zuazo izango du aurrean Abuztuan.

Haizea Aldalur atezainaren aurrean huts egiten hasi ziren donostiarrak, halere, kontraerasoak gauzatuz aurreneko abantaila lortu zuen (1-3) Ainhoa Etxeberria eta Hernández tarteko. Aiala Zarautzek, Azurmendi eta Zaldua Bera Berako jokalari ohiak taldea zuzentzen berdinketa lortu zuten baina, segitua Silva atezainarekin topo egin zuten, larunbatean Gascan egindako lanari jarraipena eginez. 10 geldiketa egin zituen aurreneko zatian.

Defentsan, Imanol Álvarezek 5-1 irekia ezarri du Moreno aurrean jarrita eta Cavo eta Arrojeria ostean.

Lehenengo zatiaren erdialdean, Maitane Etxeberriak hiru kontraeraso gauzatu ditu. Pizzo, Menéndez eta Fernandes jokalariekin bakoitzak birritan asmatu dute, Terés pibotean bezala, ondorioz atsedenaldira (12-20) partida kontrolpean.

Bigarrenean , ohiko 6-0 defentsan, golak alde batera eta bestera erritmo altuan. Permach piboteak hiru gol egin ditu –bestea Silvak gelditu dio-, Etxeberritarrak bezaka, Ainhoa eta Maitane.

Partidaren erritmoa asko jaitsi dute eta Imanol Álvarezek  Arrojeria, Pizzo, Terés eta Moreno sartu ditu. Baina Andrea Zaldua izan da gehien asmatu duena eta Aiala Zarautzek tartea murriztu du (52’: 21-29) Cavo, Moreno, Pizzo eta Arrojeria saiatu arren.

Garaipena ostean, hiru eguneko atsedena izango dituzte donostiarrek eta astelehenetik aurrera Granollersen, apirilaren 24n izango duten lehia prestatzera.

Fitxa: Aiala Zarautz 25, SUPER AMARA Bera Bera 32

Aiala Zarautz 25 (12+13): Aldalur, Egaña, Permach (3), Zaldua (9), Salegi (2), Morandeira, Urbitarte (2) eta González-Chavarri (1) –hasierako zazpikoa- Azurmendi (2), Arregi (4), Barros (1), Del Hoyo, Urresti, Oregi,  Urbitarte, Manterola eta Bautista (1) (p.s.).

SUPER AMARA Bera Bera 32 (20+12): Silva, M. Etxeberria (6), Cavo (3), Arrojeria (2), A. Etxeberria (5), Hernández (1) eta Moreno (3) –hasierako zazoikoa-  Pizzo (5, 3p), Menéndez (3), Fernandes (2) eta Terés (2).

Epaileak: Xabier Elizetxea eta Jon Mendizabal (euskaldunak)

Kanporatuak: Urbitarte Aiala Zarautzetik eta Fernandes eta Pizzo SUPER AMARA Bera Beratik

Partzialak: 1-3, 3-4, 4-8, 6-12, 9-18, 12-20 –atsedenaldian- 13-22, 16-24, 18-26, 19-28, 23-30 eta 25-32

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores