Bera Bera

Select your language

Guerreras Iberdrola Ligak bigarren faseko oraindik hirugarren jardunaldira iritsi arren, SUPER AMARA Bera Bera eta Rocasa Gran Canaria taldeek Liga hizpide izango dute biharko partida Gascan (larunbatean 19etan Teledeporten). Jesús Álvarez eta José Carlos Friera asturiarrek zuzenduko dute lehia.

Bi taldeek titulua helburu duen multzoan 15 eta 11 puntu dituzte (Rocasak partida bat gutxiago du, Atlético Guardésekin apirilaren 28an jokatuko duena), zortzi puntuekin dira Atlético Guardés (partida bat gutxiago) eta KH7 BM Granollers, Rincón Fertilidad Málagak zazpi ditu, Aula Alimentos de Valladolidek bost eta Liberbank Gijóneek bi. Eta sei jardunnaldi falta dira, 12 puntu jokoan, ondorioz ligarako zeresan handia izango dute gipuzkoarrek eta kanariarren arteko lehiak. SUPER AMARA Bera Berak puntu bat baino ez du utzi aurtengo denboraldian egindako bidean eta Rocasak hiru, KH7 BM Granollersen aurka guztiak, apirilaren 24ean donostiarren aurkariak izango direnak.

SUPER AMARA Bera Berak eta Rocasa Gran Canariak Ligan 29. partida izango da biharkoa Donostian, euskaldunek 21 norgehiagoka irabazi dituzte, kanariarrek sei eta berdinketa bat eman da. Iaz pandemiak bertan behera utzi zuen lehia Donostian.

Biharko partidarako, bi entrenatzaileek azken partidetan aritu diren jokalariak prest dituzte, Gascan eguardian entrenatu duten gipuzkoarren kasuan Elxen irabazi zuten 14 jokalariak, alegia. Rocasak Manteo kiroldegian osatuko du lan saioa arratsaldean eta gauean Gascan pista berdea kokatzen hasiko dira, izan ere, partida Teledeportek zuzenean eskainiko du.  

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores