Bera Bera

Select your language

Larunbatan Elxen, garaipen ederra lortzeaz gain (21-26) SUPER AMARA Bera Berari oztopo gehien jartzen dizkion taldenetariko baten aurrean, gipuzkoarrek Ligan 32 partida jarraian galdu gabeko marka berria ezarri zuten.

Iazko denboraldian jokaturiko 16 norgehiagoka –martxoan eten egin zen liga Covid 19ko pandemia dela eta-  eta 2020-21 denboraldiko orain arte jokaturiko 16 partidekin, guztira 32 egiten ditu SUPER AMARA Bera Berak azken bolada baino bat gehiago.

Ibilbide honetan, Imanol Álvarezen taldeek lau berdinketa utzi dituzte, horietatik, Gascan hiru: Elche visitelche.com iaz, Rincón Fertilidad Málaga eta Zubileta Evolution BM Zuazo eta beste bat A Guardan 2020ko urtarrilean.

Hortaz, SUPER AMARA Bera Berak 2015-16 eta 2016-17 denboraldietako talde horien bolada gainditu du. Orduan Montse Puche entrenatzaile, bi partida jarraian galdu ostean –ordutik ez da berriro errepikatu ligan- Rocasarekin Bidebietan eta A Guardan 7 eta 8. jardunaldian-  18 partida jarraian lotu zituen Liga Bidebietan irabazi ahal izateko Matxalen Ziarsoloren agurrean, besteak beste. Bolada hori 2016-17 denboraldiko lehen itzulira luzatu zen, beste 13 partida, alegia. 31 garaipeneko ibilbidea, errepikatu ez dena, 2017ko otsailean amaitu zen Valladoliden.  

Egutegi zaila

Guerreras Iberdrola 2020-21 denboraldiko ligako bigarren fasea exijenteago da. Boladari jarraipena emate aldera, SUPER AMARA Bera Berak larunbatean Gascan (19etan Teledeporte) Rocasa Gran Canaria hartuko du, eskubaloiko adituek Ligaren etorkizunerako erabakiorra izango delakoan. Ostean, donostiarrek Granollersera (apirilaren 24an) eta Xixonera (maiatzaren 1ean) egingo dute bidaia.

Taldea gaur itzuli da entrenaldietara bi saio eginez. Bihar Gascan egingo du lan, ostegunean Bidebietan eta ostiral eguardian partida jokatuko den lekuan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores