Bera Bera

Select your language

Garaipen handia gaur SUPER AMARA Bera Berak lortu duena Elxeko Esperanza Lag kiroldegian (21-26, 9-14 atsedenaldian) partida hasiera bikain bati esker, defentsan, atepean eta erasoan, ostean lortutako abantaila ondo baino hobetu kudeatu duena.

3. minutuan gipuzkoarrak 0-4 aurretik ziren, Fernandes –geldiezina gaur ere bai-, Arrojeria eta Cavorn bidez. Arrudak erakustaldia eman du -19 geldiketa eta %46a-, erasoan hutsuneak aurkitu dira aukera ezberdinak lantzen, baita ere Teresekin pibotean (9’: 3-9).

Rocamorak partida gelditu du eta hutsetik hasteko esan die jokalariei. Musonsek ardura hartu du baina Arruda penaltietan ere erabakiorra izan da (hiru huts egin dituzte elxetarrek) eta Cardosok, aldiz, guztietan asmatu (aurreneko zatian bi eta bigarrenean, lau).

Fernandesek asmatzen jarraitzen zuen (5/4 aurreneko zatian). Cesáreok 6-12 jarri du. Dena ondo baino hobeto zihoan, atsedenerako 10 minutu falta zirela, erasoak arazoak zituen. Halere, Elche visitelche.com taldeak lau goletara baino ez da gerturatu Martínezen lanari esker. Atsedenaldian 9-14 Arrojeriaren gol bikain batekin.

Bigarren zati hasiera erabakiorra zen. Morales atezainak Fernandesi gelditu dio jaurtiketa eta Martínezek gelturatu du Elche (10-14). Halere, Floresek bigarren kanporaketa ikusi du, Cardoso aprobetxatu duena eta Fernandesek ondoren. Martínezek penalti huts egin du, Terések gorria ikusi du ostean Floresi aurpegian kolpea eman ondoren eta brasildarrak abantaila handitu du (37’: 10-17).

Rocamorak norgehiagoka gelditu du baina jarrain kontraerasoan Menéndezek gola egin du (10-18). Tchaptchetek pibotean asmatu du eta Floresek hirugarren kanporaketa ikusi du Cavo bultzatu ostean. Halere, Elchek lanean jarraitu du, Gisele Menéndez aurkitu du eskuin hegalean eta SUPER AMARA Bera Bera presionatzen saitau da, Arrojeriarekin erasoan luzatu duena. Musons eta Martínezek taldea gerturatu nahian jaraitzen zuten Arrudarekin topatuz.

Erasoan, donostiarrak joku geldoraino iritsi dira baina gola egitea geroz eta zailago zen. Andreuk (18-22) jarri du zortzi minutuen faltan baina Cavok barneraketa egin du, gola egin eta Martínezen kanporaketa lortu du. Andreuk gola egin du eta Cavok gol bikain batekin erantzun dio (55’: 19-24), garaipena gertuago jarriz. Elche 57. Minutuan hiru golera jarri da, Imanol Álvarezek lasaitasuna eskatu du, Cesáreok penaltia lortu du eta Cardosok seigarren gola egin du Guerreras Iberdrola ligarako balio handiko bi puntuak ziurtatzeko (21-26).

Bi aste bi partdekin, SUPER AMARA Bera Berak aste osoa izango du larunbateko lehia prestatzeko, izan ere, Rocasa hartuko baitu Gascan 19etan, Teledeporte zuzenean ere bai.  

Fitxa: Elche Visitelche.com 21, SUPER AMARA Bera Bera 26,

Elche Visitelche.com 21 (9+12): Morales, Gascó (1), Flores (1), Martínez (6, 2p), Tchaptchet (1), Musons (4) eta Bolling  (1) –hasierako zazpia– Menéndez (3), Andreu (2), Zhukova, Bitolo (2p), Guilabert, Méndez eta Encinas (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 26 (14+12): Arruda, Etxeberria (1), Menéndez (2), Terés (2), Arrojeria (3), Fernandes (6) eta Hernández (1) –hasierako zazpia- Cardoso (6p), Cesáreo (1), Cavo (3), Pizzo, Moreno (1) A. Etxeberria eta Silva (o.a.)

Epaileak: Macías eta Ruíz (andaluziarrak)

Kanporaketak: Musons, Tchaptchet, Martínez y Flores (3, gorria 39. Minutuan ) Elchetik eta Cesáreo, Moreno eta Terés (gorria 35. minutuan) Super Amaratik.

Partzialak: 1-4, 3-9, 6-10, 8-13, 9-13, 9-14 –atsedenaldia- 10-16, 12-18, 14-19, 16-21, 18-23 eta 21-26

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores