Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo igandean (12,10etan ETB1) Gascan Ligan hogeigaren partida jokatuko dute Ohorezko Mailan, non gipuzkoarrak sentsazio onak berreskuratzen saiatuko diren eta bizkaitarrek titulua hizpide duen multzoan sartzeko aukerak urratu nahi ditu.

SUPER AMARA Bera Bera astelehenean itzuli zen entrenaldietara astebeteko itxialdea izan ostean, Málagan lortutako garaipena dasdatzeko balio izan duena. Donostiarrek bi partida bertan behera utzi behar izan zituzten lehengo astean, Lanzarote Puerto del Carmen taldearen aurkakoa Gascan –martxoaren 13n jokatuko dena- eta Uneatlántico Peredaren aurkakoa Santanderren –martxoaren 11n-. Bitartean, Zubileta Evolution BM Zuazok bi partida irabazi ditu Lasesarren, Lanzarote Puerto del Carmen eta Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecife gaindituz. Hortaz, Aula Valladolid taldeak adina puntu ditu baina aste honetan Lanzaroten dira Valladolidekoek bi partida horiek jokatzeko eta laugarren postua bereganatzeko. Horregatik, Zuazok oraindik ere laugarren sailkatua izateko aukerak ditu, gainera martxoaren 6an Uneatlántico Pereda hartuz amaiera jarriko dio aurreneko faseari.

2008-09an iritsi bazen ere, 2012-13 denboraldiaz finkoa da Zuazo emakumeen eskubaloiko elitean. Ondorioz, gipuzkoarrek eta bizkaitarrek Ligan 19 norgehiagoka jokatu dituzte, Kopan beste hiru aldiz eta Irueñako Superkopan. Hau da, Euskadiko Kopak aparte, 23 partida ofizialak eta guztiak urdin koloreak, nahiz eta Porriñoko Kopan, 2012an, luzapenari heldu zion.

Harrigarria badaere, Lasesarren baino Donostian gertuago izan du Zuazok garaipena. Batez ere, Bidebietan 2016ko urtarrilean (18-16), 2017ko maiatzean (23-22) eta 2019ko maiatzean (26-25). Gascak bigarren aldiz hartuko du euskal derbian eta Lasesarren bezala –lehenengo aldiz publikorik gabe jokatu zen partida ofiziala- zalegorik ez dira izango harmailetan, bai ordea ETB1eko kamarak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores