Bera Bera

Select your language

Covid 19an positibo izan zen jubenilak eragindako astebeteko etxealdia igaro ostean eta SUPER AMARA Bera Berako jokalariek testak gainditu ostean, Bidebietan entrenaldietara itzuli da gaur taldea Gascan igandean (12,10ean, ETB1) ospatuko den derbia prestatze aldera.

Xabier Gorrotxategi prestatzaile fisikoak bidalitako lan fisikoa etxealdia arindu arren, Imanol Álvarezek ez du asteko gidoia aldatu eta sei saio burutuko ditu taldeak eta beste bat fisikoa. Bideoa, hiru aldiz. Igandean Zubileta Evolution BM Zuazo izango du aurrean, bizkaitarrek gaur Lasesarren Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecife taldea hartuko dute hamargarren jardunaldiari zegokiona.  

Bestetik, SUPER AMARA Bera Berak igandeko derbiaz gain, Valladoliden jokatuko du martxoaren 6an eta hurrengo astean bertan behera gelditu ziren bi partidak.

Bigarren fasean izango diren aurkariak

Liberbank Gijón taldeak Balonmano Salud Tenerife gainditu zuenez, Guerreras Iberdrola ligako B multzoa argitu da asteburu honetan. Hau da, SUPER AMARA Bera Berak jakin badaki bigarren fasean izango dituen arerioak: KH7 BM Granollers, Rocasa, Elche eta Liberbank Gijón, etxean eta kanpoan aurrean izango dituen taldeak, alegia. Donostiarrek martxoaren 27an titulua hizpide izango duen faseari ekingo diote Josean Gasca kiroldegian, B multzoko laugarren sailkatuaren aurka.

A multzoan, berriz, matematikoki hiru taldek lortu dute txartela: SUPER AMARA Bera Bera, Atlético Guardés eta Rincón Fertilidad Málaga; Aula Valladolidek bideratuta du Zubileta Evolution BM Zuazo eta Cicar Lanzarote taldeak gainditu ostean.

Bigarren fase honi begira, partiden ordena eta talde bakoitzak eramango dituen puntuak zehazteke dago. Denboraldiko zati honetan multzo berean dauden zazpi talde hauen aurka lortutako puntuen arabera zehaztuko dira Ligako titulua eta Europarako txartelak. Zentzu honetan, SUPER AMARA Bera Berak bederatzi puntu ziurtzatuta ditu, Guardésen aurka lauak, Rincón Fertilidaden aurka hiru eta Aula edo Zuazoren aurkako bi. Oraindik ere beste bi lortzeko aukera ditu, 11 puntu eskuratzea da helburua (gehienez 12 lor zitekeen), horregatik igandean ezin du despisterik iza ezta ere martxoaren 6an Valladoliden.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores