Bera Bera

Select your language

Llirian ospatuko den Joku Olinpikoetarako sailkatze fasea prestatze aldera, Argetinak eta Espainiak lehen urratsak eman dituzte. Tokiorako txartela behin lortuta, Brasilek ere nazioarteari dagokion asteari heldiko dio konzentrazioa burutzeko Etxeberria, Cesáreo, Pizzo, Cavo, Cardoso eta Arruda deitu dituzte.

Martxoaren 19tik 21era bitartean Lliriako faserako 18 jokalarien zerrenda eman berri du Argentinak. Espainia, Suedia eta Senegal bezala, Tokiora joango diren bi selekzionen artean egon nahi du ‘La Garra’k. Martxoaren 12atik aurrera Valentzian egingo dute konzentrario eta bertan izango dira SUPER AMARA Bera Berako Manuela Pizzo eta Malena Cavo.

Espainiak, berriz, Objetivo 2021 delakoaren egitasmoan parte hartzeko deialdia baino ez du argitaratu. Bertan dira Maitane Etxeberria eta Elisabet Cesáreo. Carlos Viverren asmoa da hiru eguneko egonaldia osatzea, martxoaren 11tik 14ra bitartean, alegia. Ondoren, beste deialdi bat egingo du Lliriako fasea hizpide.

Jorge Dueñas, Brasileko hautatzailea, bestetik, selekzioa deitu du martxoaren 14tik 21era Portugalen konzentrazioa burutze aldera, non Adriana Cardoso eta Renata Arruda izango diren.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores