Bera Bera

Select your language

Imanol Álvarez komunikabideen aurrean izan da gaur, taldea Errusiaruntz bihar abiatuko baita igandean Europea Leagueko Q3 kanporaketako itzulera jokatzera HC Zvezda taldearekin. Gascan berdindu arren (27-27), SUPER AMARA Bera Berako entrenatzailaren ustez “erraza izan ez arren” kanporaketa gainditzeko “gai izango gara”, donostiarrak multzoen fasean kokatuko zituena.

Izan ere, European Leagueko ligaxkan egotea “da denboraldiko helbururik erakargarrienetarikoa”. Eta horrela izaten jarraitzen du taldeak oso baja garrantzitsuak izan arren. “Finala gisa hartu dugu” azaldu du Ermuarrak. “Guztiok dugun sentsazioa da klubaren historiarako partidarik garrantzitsuenetarikoa dela, multzoen fasean berriro egoteko aukera emango diguna” azpimarratu du. Bere iritziz “Errusian sailkapena lortzen badugu gogoratzeko egun horietako izango litzateke. Horrelako partidak bizitzea gustoko dugu”. “Gogokin goaz, presiorik gabe” ohartarazi du.

Joaneko partida Gascan erreferentzia izango da Donostian eta Zvenigorod hirietan. “Antzeko taldeak gara, ez dago bat bestearen gainean, partidan emango diren gauza txikiei erreparatu behar diegu eta aukera gehiago emango digun gauzaren bat aldatuko dugu” gaineratu du.

Bere ustez, “Zvezdak ere badaki partida gogorra izango duela”. Imanol Álvarezek joku erritmoa handitu nahi du. “Hemen 54 baloi jabetza izan genituen eta gehiago nahi ditut. Guri horrela komeni zaigula uste dut nahiz eta beraiek ere gol gehiago sartzen ohituta egon”.  SUPER AMARA Bera Berari 27 gol baino gehiagoko berdinketak ere balio dio.

Chekhov hiriko Sport Hall "Olimpiyskiy" pistan erabakiko da kanporaketa, ateak itxita. Moskuko hegoaldeko hiri honetako Chekhovskie Medvedi taldeak jokatzen du bertan, gizonezkoen European Leaguen aritzen dena Ademar Leonen multzoan. “Bidaiak lan gehiago ematen digu –PCRk egin ditu taldeak goizean-, paperak betetzen jarraitzen dugulako. Pistak ez, Txapeldunen ligako modukoa delako”.  SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak jokalariak “burubelarri” ikusten ditu “ez du inork partida galdu nahi” adierazi du. Imanol Álvarezen ustez “multzoen fasetik duela 10 egun baino gertuago gaude”.

SUPER AMARA Bera Bera Moskura Estambuletik sartuko da larunbat goizean iritsiko da Chekhovera non arratsaldean entrenatuko da Sport Hall "Olimpiyskiy" kiroldegian eta igandean 10etan (Donostiako ordutegian) (12etan bertako orduan) European Leagueko ligaxkako sailkapena lortze aldera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores