Bera Bera

Select your language

Ezohiko denboraldian, Guerreras Iberdrola Ligako txapeldun SUPER AMARA Bera Berak eta Kopakoak, Rincón Fertilidad Málagak data berezian jokoan izango dute XXI Superkopa, urriaren 31n edo azaroaren 1ean Malagako Ciudad Jardín kiroldegian, antza.

Gipuzkoarren XI. Superkopa izango da, zazpi irabazi dituenak: (2018, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012 eta 2008an) eta Rincón Fertilidad Málaga taldearentzat, aurrenekoa, izan ere, irailaren 6an Kopa irabazi zuen Alhaurín de la Torren.

Kopako 2021eko sailkapen fasea saihestuta, bi taldeek ez dute lehiaketarik urriaren 31n eta azaroaren 1ean, hortaz, Europa oztopo ez delarik, Espainiako Eskubaloi Federazioak data aprobetxatzea erabaki du Málagan Superkoparen XXI. edizioa antolatze aldera.

Hitzordurako SUPER AMARA Bera Berak bi arantza ditu. Batetik, arrakastarik izan ez duen Málagara itzuliko da, 2018 eta 2020 Kopan, eta konfirmatzeke dagoen Ciudad Jardin kiroldegian Liberbank Gijón taldearen aurka galdu zuen finala eta berriro Superkopa jokoan izango du Eibarren Rocasarekin era mingarri batean iaz galdu ostean.

Josean Gasca kiroldegian elkarren aurka arituko dira gipuzkoarrak eta andaluziarrak 15 egun lehenago, Guerreras Iberdrola ligaren laugarren jardunaldian. Data ez da oraindik zehatza Rincón Fertilidad Málaga harremanetan dagoleako Islandiako Valur taldearekin EHFko kanporaketa etxean jokatze aldera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores