Bera Bera

Select your language

Europako Eskubaloi Federazioak EHF Cupen ordez European League lehiaketa berrirako eskema ezagutarari du gaur, non 34 talde onartu dituen, horien artean SUPER AMARA Bera Bera, azaroan burutuko den Q3 kanporaketan kokatu duena.

EHFko Batzorde Ejekutiboak Danimarkako Herning-Ikast, Hungariako Siofok -Nerea Pena nafarrarena-, Errumaniako Minaur Baia Mare eta Lada errusiarra multzoen fasean zuzenean eraman ditu. Orain arte, leku horiek Txapeldunen ligako taldeek erabiltzen zituzten, European League, aldiz, ez du loturarik goreneko lehiaketarekin eta, ohi bezal,a multzoen fasean 16 talde arituko dira, lau multzoetan banaturik.

Antza, lehiaketa berri honek onartu dituen talde kopurua mugatu ditu. 2018-19 deboraldian EHF Cupen 48 talde ziren eta iaz, 54, hain zuzen. Q3 delakoan 24 talde egon behar direnez, EHFk 18 talde kokatu ditu zuzenean azaroako kanporaketan –joan etorrian-, horien arten SUPER AMARA Bera Bera. Irabazleek multzoen fasera sailkatuko dira, 2021eko urtarrilean eta otsailean jokatuko dena.

Egoera honetan, Federazioak iraileko Q1 kanporaketa ekiditzea erabai du, ondorioz, 12 taldez osaturiko sei kanporaketa jarriko ditu jokoan urrian. Talde indartsuak ere ageri dira: besteak beste, Alemaniako Thüringer –liga eten egin zenean bosgarrena zena-, Frantziako Paris 92 eta Errumaniako Dunarea Braila bezala; seigarren zen, berriz, Kuban Krasnodar errusiarra.

Errusia, Hungaria eta Norvegia dira ordezkari gehienak dituztenak, launa talde, alegia. Hiruna dituzte Danimarkak, Errumaniak eta Frantziak. Ondorioz, berriro ere multzoen fasera iristea gertuago bada ere, onartu diren taldeen zerrenda kalitate handikoa da. SUPER AMARA Bera Berak urriarren laugarren astera arte ez du aurkariaren berri izango.

Informazio gehiago: https://www.eurohandball.com/en/news/en/four-teams-for-ehf-european-league-women-group-phase-announced/

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores