Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek laguntzaile berberak izango ditu datorren denboraldian, hau da, Álex Nogués bigarren entrenatzailea izango da; Nerea Uranga, fisioterapeuta; Xabier Gorrotxategi, prestatzaile fisikoa, Iñigo Blanco estadistiken arduraduna, José María Benito medikua eta Txema Leal, delegatua.

Ondorioz, ‘staff’ honentzako bigarren denboraldia izango da, nahiz eta batzuk urteak eraman. Nogués ere atezainen prestatzailea izango da; Nerea Urangak zazpigarren denboraldia egingo du eta Gorrotxategirentzat, laugarrena izango da. Iñigo Blanco da entrenatzaileek aztertzen dituzten zenbakien arduraduna eta Espainiako zein Europako Federazioetako estadistikaz burutzen dituena. Azkenik, etxeko pistako delegatua eta kanpoan taldeko delegatu lanak egiten jarraituko du Txema Lealek.

Era berean, XPS networkekin egindako akordioa medio, SUPER AMARA Bera Berak software kirol kudeaketa baliabidea ere erabiltzen du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores