Bera Bera

Select your language

Espainiako Eskubaloi Federazioak Guerreras Iberdrola Ligako egutegiaren zozketa burutu du gaur, 16 taldeak bi multzoetan banatuta gelditu direlarik.

SUPER AMARA Bera Berak Lanzarotera bidaiatzen hasiko du ikasturte berria. Guerreras Iberdrola ligari irailaren 12an emango zaio hasiera, iraileko lehen asteburuan Kopa ospatzeko solasaldietan baitako Federazioa Alhaurin de la Torre hiriarekin. Txapelketa berriari ekiteko, gipuzkoarren San José Obrero Lanzarote taldeari egingo dio bisita, Alcobendasen lekua hartu duen taldea. Handik astebetera denboraldiko aurreneko partidarik esanguratsuena izango du, izan ere, Atlético Guardés Donostian izango baita irailaren 19an. Halere, European League lehiaketa dela eta, bi partida hauek ziuraski aurreratuko lirateke.

Objetivo 2021 delakoaren aurreneko konzentrazioa eta goreneko selekzioak izango duen jarduera ostean, SUPER AMARA Bera Bera Lanzarote itzuliko da, oraingo honetan Puerto del Carmen taldearen aurka urriaren 10ean jokatzeko. Jarraian, urriaren 17an, Rincón Fertilidad izango da Donostian. Irailean bezala, Europaren ibilbidearen arabera bi partida hauek aurreratu edo atzeratu daitezke. Urria amaitzeko, hilaren 24ean, SUPER AMARA Bera Berak Atlántico Pereda hartuko du.

Hurrengo astebururako ez dago ezer planifikaturik. 6. Jardunaldian, azaroaren 7an, derbia iritsiko da Lasesarren. Eta SUPER AMARA Bera Berak lehenengo itzuliari amaiera jarriko dio etxean Aula Alimentos de Valladoliden aurka azaroaen 14ean, European Leaguen jarraituz gero partida aurreratuko delarik.

Kiroldegietan ikuskizuna ikusteko jende kopuruetan mugak jarraitzekotan, Europakoak ez ezik ligako partidak ere Gascan jokatuko ditu SUPER AMARA Bera Berak.

SUPER AMARA Bera Beraren helburuetako bat European Leagueko multzoen fasera sailkatzea da, 2021eko urtarrilaren 9an hasiko dena, sei partidei ekiteko. Guerreras Iberdrola liga, aldiz, urtarrilaren 16an bueltako da bigarren itzuliarekin, hau da, San José Obrero Lanzarote taldea Donostia arituko da eta gipuzkoarrek A Guardara egingo dute bidaia urtarrilaren 23an, Kopako finalzortzirenetako joaneko partidaren bezkeraz hain zuzen, urtarrilaren 27an (asteazkenean) jokatuko dena, kanporaketa urtarrilaren 30-31n erabakiko delarik.

Otsailean ligako lau partida jokatuko dira. Hilaren 6an, Puerto del Carmen izango da Donostian, jarraian bi irteerei ekin beharko die gipuzkoarrek Málagan (hilaren 13an) eta Santanderrera (hilaren 20an) eta derbia, berriz, Donostian (27an). SUPER AMARA Bera Berak lehengo faseari Valladoliden amaiera jarriko dio martxoaren 6an.

Multzoko aurreneko lau onenek titulua eta Europan aritzeko aukera jokoan izango dute bigarren fasean, gainontzekoak, aldiz, jaisteko ezarri diren lau lekuak saihesten saiatuko dira. Preolinpikoa jokatu ostean ekingo diote fase honi, martxoaren 27tik aurrera. Bigarren multzoan bat egingo duten taldeen aurka aurreneko fasean lortutako puntuak kontutan hartuko dira. Martxoaren 27an hasiko da bigarren fasea eta zortzi jardunaldi izango ditu, B multzoko lau taldeen aurkakoak, alegia, liga maiatzaren 29an amaituko delarik. Apirilaren 23tik 25ra 2021ko Kopa antolatuko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores