Bera Bera

Select your language

Arderiusek eskatuta eta Alba Menéndez berretsita, ‘Um blem ble’ abesten elkatu da berriro ere SUPER AMARA Bera Bera plantilla gaur arratsaldean Guerreras Iberdrola Ligako txapelketa ospatzeko. Ordenagailu, tableta nahiz mobil aurrean mota ezberdinetako garagardo, ardo, Arderiusek 2018-19 ligako txanpaina berreskuratu du Super Amarak emanda eta baita kafea ere erabili dute topa egiteko.

Ospakizunarekin bat egin dute Imanol Álvarez entrenatzailea, Tati Garmendia arduraduna eta entrenatzaileen hainbat taldekide. Federazioak txapelketa berta behera utzi zuenetik SUPER AMARA Bera Berako hainbat jokalari etxe bidean jarri ziren, ondorioz, gaur hainbat leku gertu izan du Donostiak, besteak beste,  Zarautz, Pasaia, Lezo, Errenteria, Ermua, Madrid, Barcelona, Zamora eta Brasil.  Bertan elkartu direnak “beste motatako ospakizuna” espero zuten, baina era berean pozik agertu dira erabaki ontzat emanez. Horrez gain, partidarik galdu gabe egotea azpimarratu dute “oso Liga lehiakorra zelako”.

Donostiako klubak ligako seigarren titulua lortu du, batzuentzat aurrena izan da ordez: Sara Gil, Renata Arruda, Elisabet Cesáreo, Emma Boada, María O’Mullony, Mirene Moreno, Ainhoa Etxeberria eta Mariane Fernandes, solasaldian garbi gelditu dena.

Imanol Álvarez eta Tati Garmendia ere pozik agertu dira, jokalariak zoriondu dituzte egindako lanagatik eta benetako ospakizuna egiteko gelditu dira.  ‘Gora Bera Bera’ ohikatuz amaitu da ospakizuna: ikus ospakizun bideoa

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores