Bera Bera

Select your language

Pasa den larunbatean Adriana Cardosok SUPER AMARA Bera Berarekin zuen golen marka berri ezarri zuen, 12 golekoa, hain zuzen. Horrez gain, bere laugarren gola eta taldeko hamahirugarrena Bidebietako taldeko historiako 25.000. gola izan zen, 1990-91 denboraldiaz geroztik emakumezkoen eskubaloiko eliten debuta egin zuenetik. (Juan Carlos Elorzaren datuak).   

Brasildarra seigarren aldiz iritsi edo gainditu duela hamar goleko langa partida batean Bidebietan egin duen bost denboraldietan.

Iritsi zen denboraldian, 2013-14an, apirilaren amaieran 11 gol egin zizkion Kukullaga Etxebarri taldeari eta lehengo larunbata arte ez da Bidebietan kopuru horietara iritsi. Bai, ordea etxetik kanpo. Villaverden 11 gol egin zituen (17-18an) eta iazko denboraldian Kanarietan (11 gol) Rocasaren aurka, O Porriño (10 gol) eta Errumaniako Craiovan (10 gol) EHF Cupeko multzoen fasearen azkena, Cardosok eman duen zenbaki hauekin SUPER AMARA Bera Berak galdu duen bakarra. Ikus bideoa

25.000 gol

Kasualitatez, Cardosok ere kontraeraso batean SUPER AMARA Bera Beraren 13. gola egin zuen larunbatean Balonmano Salud Tenerife taldearen aurka. Bidebietako taldeko historiako 25.000 gola izan zen horrela banatuta dagoelarik: Ligan: 19.904; Europan, 3017; Kopan, 1844 eta 262 Superkopan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores