Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez komunikabideen aurrean agertu da larunbatean Liberbank Gijón taldearen aurka La Arena kiroldegian (20etan TDP) jokatu beharreko partidako atarikoan “erabakiorra eta garrantzitsua” izango dena bere esanetan.

Izan ere, sailkapeneko líder eta bigarrena elkarren aurka arituko dira. Álvarezek uste du “beraiek ere aukerak jokoan jartzen dituzte, irabaztekotan bi puntura kokatuko liratekeelako”, horregatik, ondo ikusten ditu “pista betetzeko egiten ari diren ahaleginak”. “Guri ere giroarekin jokatzea komeni zaigu, pista lepo dagoela jokatzea motibagarria da”.  

Asteburuan atsedena hartu eta gero –Kopako kanporaketatik at dago txapelduna-, Ermuko entrenatzaileak onartu du “oso ondo entrenatu dugu” eta “15 egun lehiatu gabe nola sartuko garen zalantza izpi bat dugu entrenatzaileok” onartu du , nahiz eta jarraian “ondo iritsiko gara” adierazi eta “partida gerturatu ahala lehiatzeko tentsioa nabaritzen eta hori seinale ona da”.

Liberbank Gijónek “erritmoa ezartzea” kezkatzen du Imanol Álvarez. “Defentsa ezberdinak erabiltzen dituzte eta, nire ustez, iaz baino plantilla hobea dute, horregatik goiko aldean daude”. Bere esanetan, Diego Lafuenteren taldeari aurre egiteko SUPER AMARA Bera Berak “defentsako lana nagusitu beharko dugu eta kontraerasoan irten, gauzak garbi ditugu eta gure maila emanez gero irabaziko dugu”.

Halere, bajak ditu. Merche Castellanosek eskuin eskuko hatz batean tendoia urratu zaio eta, gutxienez, hurrengo hiru norgehiagokak galduko ditu. Horrez gain, bizkarrean mina hartuta O’Mullonyren partaidetza kolokan dago. “Gertaera hauek gainditzen jakin behar dugu” onartu du Imanol Álvarezek. “Beraiek ere Leticia Coboren baja dute” adierazi du.  

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileek azpimarratu du jokalariek “partida erabakiorra”  dela “irabaztekotan aurkari garrantzitsuenetariko bat sei puntura eta averaga alde utziko genuke zortzi partiden faltan”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores