Bera Bera

Select your language

Kopako sailkatze fasea behin amaituta, SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligara itzuliko da bigarren sailkatuaren etxean, Liberbank Gijón taldearen aurka, alegia. Partida Teledeportek zuzenean eskaini arren, larunbatean izango da 20etan.

Martxoko etenaldira iritsi aurretik, Ligako 14, 15 eta 16. jardunaldiak ospatuko dira. La Arena kiroldegian jokatu ostean, SUPER AMARA Bera Berak Bidebietan hartuko ditu Conservas Orbe BM Porriño otsailaren 29an, larunbatean 18etan eta Balonmano Salud Tenerife martxoaren 7an (18etan), bi neurketa jarraian etxean, hain zuzen.

Horren ostean, Ligak hiru asteko etenaldia izango du: Objetivo 2021 delakoa, Llírian izango den preolinpikoa (martxoaren 20tik 22ra) eta Herbereak selekzioaren aurkako bi norgehiagoka jokatzeko, 2020ko Eurokoparako ligaxkari dagozkionak. Elcheren aurkako partida erabakiorra iritsiko da ondoren, apirileko aurreneko asteburuan. Guerreras Iberdrola Ligako neurketa hori baino lehen, elxetarrek Alcobendasi egindo diote bisita larubat honetan, Liberbank Gijón hartu otsailaren 28an eta 16. jardunaldian O Porriñon arituko dira. Ondorioz, asturiarrentzat bi aste erabakiorrak izango dituzte aurrean: SUPER AMARA Bera Bera eta Elche eta martxoaren 4an KH7 BM Granollers hartuko du. SUPER AMARA Bera Berak egun lau puntuko aldea du bi taldeekiko.

Porrot bakarra Xixonen

Ligako hamar partida jokatu ditu Bera Berak Xixonen, bederatzi irabazita eta porrot bakarra. La Calzadak 2016-17 denboraldian ohorezko mailara igo aurretik, Xixonek ordezkaritza izan zuen Farho Gijón taldearekin (gero FEVE Gijón) 2004-05 denboralditik 2009-10ra. Bera Berak 2006ko martxoan galdu zuen. 2011-12 denboraldian Balonmano Gijón taldeak elitera itzuli zuen baina urtebete bakarrik. Donostiarrek La Calzadaren aurka hiru garaipen lortu dituzte La Arenan: 2016-17an (21-30), 2017-18an (22-23) Cardosok penaltiz sartu zuen gol azken segunduetan eta iazkoan (17-26).

Gainera, SUPER AMARA Bera Berak 2018ko Superkopa Xixonen irabazi zuen (17-25). Bidebietan joanekoan, urrian 6an, gipuzkoarrak nagusi izan ziren (31-21).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores