Bera Bera

Select your language

Aritzbatalde udal kiroldegiak Euskal Kopako aurreneko finalerdia hartuko du non Aiala Zarautz eta SUPER AMARA Bera Bera elkar ikusiko dute berriro. Bihar izango da, partida bakarrera, 19,30etan, abuztuan jokatuko den finalerako lortze aldera.

Lehiaketa sistemak daten aldaketa izan ditu. Urte amaiera edo hasieran jokatu izan da Euskal kopa azken urteotan, nahiz eta azkena Elgoibarren izan zen 2019ko martxoan. Euskal Federazioak eta klubek finala abuztuan jokatzea adostu zuten, ahal balitz gizonezkoekin batera, eta denboraldian zehar sailkatze faseei ekin.

Irailean, Aiala Zarautzek Kukullaga kanporatu zuen (60-58); Errotabarri Ermuak San Adrián eta Basauri baino gehiago izan zen ligaxkan. Horren ostean zozketak gipuzkoarren arteko lehia utzi zuen eta bizkaiarren artekoa. Hortaz, Aiala Zarautz eta Super Amara Bera Berak bihar batetik eta martxoaren 13an Ermuan, Errotabarri eta Zubileta Evolution Zuazo bestetik dira finalerdiak.

O’Mullony, baja

Bizkarrean arazoak medio, María O’Mullony baja izango da Zarautzen. Bere ordez, Priscila Dos Santos sartuo da. Egungo txapeldun gisa, SUPER AMARA Bera Berak ez ditu Kopako kanporaketak jokatu behar eta larunbatean final-zortzirenak ospatuko direnez, atsedena izango du asteburuan. Halere, tentuz prestatuko du otsailaren 22an, izan ere, Liberbank Gijón bigarrenari egingo dio bisita.

Aiala Zarautz, bestetik, laugarrena da Zilarrezko mailako B multzoan. Liga amaitzeko zazpi jardunaldi gelditzen direnean zarauztarrek zortzi puntutara ditu igoera faserako postuak, halere bi jardunaldi errekuperatu behar ditu Logroñon –bigarren sailkatua- eta Ermuan –bosgarren-. Partidan berriro elkar ikusiko dute egun Aiala Zarautzen Bera Berako jokalari ohi Nora Azurmendi, Andrea Zaldua –14 gol egin zituen azken jardunaldian - eta Lur Errekondo. Donostian da, aldiz, Alba Menéndez zarauztarra.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores