Bera Bera

Select your language

Mecalia Atlético Guardés eta Elche taldeen arteko puntuen banaketak, A Sangriñan aurreratu  zen norgehiagokan, igande honetan aukera ematen dio SUPER AMARA Bera Berari bigarren sailkatuarekiko.

Horretarako, Imanol Álvarezen jokalariek Zubileta Evolution BM Zuazo gainditu beharko dute Lasesarren (ETB1, igandea 12,10etan) euskal derbi berri batekin, guztiak donostiarren eskuetan. Izan ere, Lasesarren lortu ditu SUPER AMARA Bera Berak azken tituluak, Guerreras Iberdrola liga 2018ko maiatzean eta 2019ko apirilean, Kopa. Gainera, donostiarren garaipenak Zuazoren aurka, argiagoak izan dira Lasesarren Bidebietan baino, non bizkaitarrek puntuak urratzeko zorian egon diren behin baino gehiagoetan.

Halere, Alba Menéndez kapitaikana ohartarazi du Zubileta Evolution BM Zuazo “bolada ona dela eta” izan ere, Lasesarren Helvetia Alcobendas eta Conservas Orbe BM Porriño gainditu ditu eta beti zaila den Xixongo pistan berdinketa eskuratu zuen. “Derbia da, lidergoan gara, Lasesarren jokatuko dugu, gehiago motibatuko dira, ondorioz, intentsitate handiko partida izango da” zarauztarraren ustez. Horregatik “defentsan ondo egoeta eta partidari erritmoa ezartzea” eskatu dio taldeari. “Ez baditugu baloiak galtzen, bi puntuak eskuratuko digugu” dio.

Imanol Álvarezek ere bizkaitarrak “motibatuak” ikusten ditu. Bere esanetan “egiten dituen gauzetan sinisten du eta ondo egiten ditu”. Horrez gain, “orain lasaiago daude puntuak urratu dituztelako eta teorian ez dutelako galtzeko ezer”.

A Guardan emandako berdinketa ostean, SUPER AMARA Bera Berak garaipena nahi du bigarren itzuliaren hasieran. Lasesarren irabazita lau puntuko tartea zabalduko luke Elche talderarekin eta Liberbank Gijónekin –etxean Teneriferi irabazita – eta bost Guardésekiko.

Horretarako, Guardésen aurkako partida hasieran egindako jokuari jarraipena eman nahi dio eta Imanol Álvarezen esanetan “partida osoan erregulartasunari eutsi”. Galizan aritu zirenak izango dira Barakaldon. SUPER AMARA Bera Bera larunbat goizean Bidebietan entrenatuko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores