Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak 2020. urteari Bidebietan (18etan) irekiko du larunbatean Guerreras Iberdrola Ligako hamargarren jardunaldiari dagokion jardunaldian Rincón Fertilidad Málaga taldea hartuz (Jorge Escudero eta Jesús Escudero, kantabriarrak) bolada onarekin jarraitzeko asmoz.

Gipuzkoarrek lidergoa berresteaz gain andaluziarrekiko tartea are gehiago zabaldu nahi dute, zazpi puntura Bidebietan galduz gero. Halere, Imanol Álvarezek plantilla adi egotea nahi du, izan ere, Bidebietan kanpoko talde azkena da garaipena lortzen, 2018ko otsailean izan zen eta SUPER AMARA Bera Berak Kanarietan irabazi zuen hamar egun lehenago. 

Rincón Fertilidad Málagak baliabideak dituelako, besteak beste, Alice Fernandes brasildarra atepean; hegalekoetan bermea du Sole López eta Isabelle Dos Santosekin, pibotean bezala Paula García eta Isaura Fernández de Almeida brasildarrarekin. Aurreneko lerroan Estela Doiro eta Esperanza López nabarmentzen dira eta, hortaz, gain María Pérez gaztea, Rebeca Castell eta Juliana Borges. Era berean, defentsan eta erasoan sistema ezberdinak erabiltzeko gai da.

SUPER AMARA Bera Berak, bestetik, Nekane Terésen baja du, Priscila Dos Santos ordezkatuko duena. Imanol Álvarezk Kanarietan egindako jokuari jarraipena emateaz gain urte hasierako bolada onarekin jarraitu nahi du, izan ere, 2011az geroztik Bera Berak beti irabazi du ligan urtea ireki duen partida.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores