Bera Bera

Select your language

Orain arte Bera Berak ez ditu hainbeste partida ofizal jokatu 2019an bezala. Errege egunetik Kroaziako Koprivnica hirian EHF Cupeko fasearekin hasi eta pasa den ostiraleko Kanariasen garaipen handia lortu zuenetik 40 norgehiagoka igaro dira, Barakaldoko Kopa eta, zeharka, Japoniako Mundialean lortutako Zilarrezko dominak arrakasta gisa.

Urte ahaztezina izan da arlo ezberdinetatik aztertuta. Urruti gelditu arren, EHF Cupeko multoen fasea jokatze hutsak arrakasta da baina bertan lehiatzea, bi partida eroso irabaztea eta azken jardunaldira arte final-laurdenetarako aukerak izatea, berez, azpimarratzekoa eta klubak hizpide du lehiaketa hori hurrengo denboraldie begira.

Europak emakumezkoen eskubaloia Gipuzkoan zehar sustatzeko balio izan du. Artalekuk EHFko ligaxka ireki zuen Errumaniako Craiovarekin eta Tolosako Usabal kiroldegian aurtengo Q1 kanporaketako itzulera hartu zuen Suizako LK Zug taldearen aurka. SUPER AMARA Bera Berak aise gainditu zuen aurreneko kanporaketa baina ezin izan zuen bigarrenarekin, Errumaniako Corona Brasov sasoiko zegoelako eta joanekoan bost goleko aldea lortu zuen 2019ko urrian. EHF Cupeko multzoen faserako txartela lortu zuen  Corona Brasov taldeak baina Errumaniako Federazioak doping kasua antzeman zuen plantillako jokalari gehienetan, ondorioz, Errumaniako eta Europako federazioek lehiaketetik kanpo utzi dute Brasoveko taldea.

Liga eta kopa

EHF Cupeko ligaxkan izandako ibilbideak ez zion kalterik egin ligan, Rocasarekiko tartea zabaldu ere lortu zuen SUPER AMARAk, halere, Valladoliden eta Granollersen izandako egun beltzak kanariarren eskuetan utzi zuten liga, hamabi partidetan hamaika garaipen lortuta aurreneko Liga eskuratu zuten.

Barakaldoko Kopan, SUPER AMARA Bera Berak arantza kendu zuen, O Porriñon eta Málagan galdutako finalena, alegia. EHFko garaian Helvetia Alcobendas izan zen aurkari final-laurdenetan. Gipuzkoarrek kanporaketa joanekoan bideratu zuten  (21-31) garaipena berresteko Bidebietan (32-19). Barakaldon, SUPER AMARA Bera Bera gaindiezina izan zen final-laurdenetako 17 minutuz geroztik, izan ere, Rocasaren aurkako partida sei goleko desabantaila irauli behar izan zuen (4-10tik, 25-23ra). Finalerdietan, Liberbank Gijón (23-16) gainditu zuen eta finalean Aula Alimentos de Valladolid (30-17).

Egungo 2019-20 denboraldia hasi aurretik, Arrudak eta Cardosok Brasilekin Joku Pamamerikarrak eskurtau zuten. Plantilla jokalari berriekin osatuta, Supercopak ere Eibarri aukera eman zion emakumezkoen eskubaloiarekin gozatzeko, izan ere, Rocasa eta SUPER AMARA Bera Bera hitzordua izan zuten bertan. Amaiera polemikoa izan zuen finalak, Rocasak luzapenean lortu zuen garaipena (32-31) eta aurreneko Superkopa baina giroan emakumezkoen eskubaloiak ‘instant replay’ delako baliabidea epaileek ere eskura izan behar duela, gerora frogatutzat eman bezala. Japoniako Mundialak honen adibide izan da.

Guerreras Iberdrola ligan, SUPER AMARA Bera Bera da partidarik galdu ez duen talde bakarra. Berdinketa baino ez du bidean utzi, Elcherekin Gascan Gascan, azken segunduan Sara Gilek lortu zuen golari esker (instant replay delakoak epaileen erabakia berretsiko zukeen). Gipuzkoarrek ere ozta-ozta irabazi zuten Granollersen, kontraerasoan Pizzok gauzatutako golari esker hiru segunduen faltan. Gainontzeko partidetan SUPER AMARA Bera Berak baliabideak erakutsi ditu, batez ere, Rocasaren aurkako azken norgehiagokan (21-32). Antza, Imanol Álvarezek urtarrilaren 11n plantilla osoa izango du prest, behin Nekane Terés osatuta.

Japoniako Mundialean lortutako Zilarrezko domina historikoarekin amaitu da 2019a, SUPER AMARA Bera Berako  Maitane Etxeberria, Silvia Arderius, Merche Castellanos eta Elisabet Cesáreo bertan zirelarik.

Eskubaloia utzita eta gipuzkoar berriak

2018-19 denboraldia amaieran hainbat jokalari gazte goi mailako eskubaloia utziko zutela adierazi zuten: Uxue Ezkurdia, Maite Zugarrondo eta Leire Aramendia eta beste batzuk beheko mailan arituko zirela: Nora Azurmendi, egun Aiala Zarautz Zilarrezkoan eta Estitxu Berasategi, Usurbilen Euskal ligan.

Halere, SUPER AMARA Bera Berara jokalari berriak iritsi dira. Ainhoa Etxeberria Bilboko San Adrian taldean hiru urte egin eta gero Bidebietara itzuli da eta aurpegi berriak partida ofizialetan ageri dira, besteak beste, June Ruiz de Gauna, Evelyn Briones,  Leire Momblona edo Ainhoa Larrañaga edo Malen Morandeira jubenilak eta lagunartekoetan, Izaro Mujika, Libe Sarriegi, Leire Arrizabalaga edo June Del Campo.

Babeslegoa

SUPER AMARAk aurten hiru urterako babeslegoa berritu du klubari egonkortasuna emanez. Horrez gain, urte hasierako babesak berritu ditu, besteak beste, Okelan, Bultz aholkularitza eta  KirolBet, Aramendia denboraldi hasieran, urteak daramatzaten Lacturale, Autocares David, Gesalaga eta La Perlarekin bat eginda.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores